Berriak Hezkuntza
Eu

1,754 milio euro LHko irakasleen prestakuntzarako (Gobernu Bilera 2017-07-11)

2017.eko uztailak 11

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Lanbide Heziketaren IV. Euskal Plana gauzatzeko prozesuan eremu estrategikoak gaurkotzeko ildoak 2017/2018ko ikasturtean aurrera eramateko diru-laguntzak deitzen dituen agindua. Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduta daude diru-laguntza horiek. 

1.754.000 euroko zenbateko globalarekin, Lanbide Heziketaren IV. Euskal Planean estrategikotzat jotako eremuak aurrera eramateko jarduerak 2017-2018ko ikasturtean garatzeko itunpeko ikastetxe pribatuetako pertsonal irakaslearen erabateko liberazioaren edo liberazio partzialaren finantziazioa du deialdi honek helburu. 

2017-2018ko ikasturtean erdi eta goi mailako heziketa-zikloak itunduta dituzten Euskadiko ikastegi pribatuek izango dute diru-laguntza horiek jasotzeko aukera.    

Lanbide Heziketaren IV. Euskal Planak, Lanbide Heziketako euskal sistema eraldatzeko prozesuan liderra izan behar duen tresna den aldetik, ondorengo eremu estrategikoetan integratzen diren lehentasunezko helburu eta jarduera-ildo batzuk ezartzen ditu: ekintzailetza aktiboa, nazioartekotzea eta Lanbide Heziketako ikastegiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko