Eu

EAE-ko arrisku desberdinen aseguramendu-kontratazioaren kontratua baimentzea onetsi du Gobernu-Kontseiluak, 45.400.000€-tan (Gobernu Bilera 2017-07-11)

2017.eko uztailak 11

Euskal Autonomia Erkidegoko arrisku desberdinen aseguramenduaren kontratazio-espedienteari hasiera emateko baimena onetsi du gaur Gobernu Batzordeak. 5.000.000€-tik gorako kontratua denez gero, derrigorrezkoa da baimen hori, uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubideari buruzkoan, jasotakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legearen inguruan. 

Oraingo kontratua, 2014ko martxoaren 1ean indarrean sartutakoan, 2018ko otsailaren 28an amaitzen da eta, beraz, harmonizatutako erregulazioaren menpeko kontratu bat denez gero, 45.400.000€-koa, Ogasuna eta Ekonomia sailetik beharrezko izapideei hasiera eman zaie kontratazio berri bat bultzatzeko, oraingo kontratua amaitzen den datan esleitutako kontratu berri bat edukitzeko baldintzetan egon gaitezen. 

Kontratua 8 lotetan banatuko da, aseguratutako arriskuaren arabera, besteak beste: EAEko Erantzukizun Zibil Sanitarioa eta Erantzukizun Zibil Orokorra, Bizitzaren eta Istripuen estaldurei lotutako arrisku pertsonalak, Ibilgailuak erabiltzetik, Administrazioaren ondasun guztien Kalte Materialetatik (edukitzailea eta edukia), Helikopteroen eta Itsasontzien erabileratik sortutako arriskuak. 

Azkenik, adierazi beharra dago kontratu berriaren indarraldia 2020ko urtarrilaren 16ra arte luzatuko dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko