Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIOEF-ek hitzarmena sinatu dute, Bioaraba Osasun Ikerketa Institutua sortzeko

2017.eko uztailak 12
  • Institutu berria Araban bikaintasunaren ikerketarako eta berrikuntzarako funtsezko elementua da, eta hiru erakundeek Arabako lurraldean I+G+b finkatzeko egiten duten apustua
  • Bioarabak Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) inguruan egindako ikerketa publiko guztia barne hartzen du, UPV/EHUrekin lankidetzan; era berean, beste erakunde batzuekin eta ingurune zientifiko-teknikoekin eta enpresarialekin ere sortu dira lankidetzak

 

Jon Darpón Osasun sailburuak, Berrikuntza+Ikerketa+Osasun Eusko Fundazioaren patronatuaren presidentea den aldetik, Nekane Balluerkak, UPV/EHUko errektorea den aldetik, eta María Jesús Múgicak, Osakidetzako zuzendari nagusia den aldetik, gaur, Vitoria-Gasteizen, Bioaraba Osasun Ikerketa Institutua sortzeko hitzarmena sinatu dute. Ekitaldian, gainera, María Aguirre Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria, Jesús Larrañaga Araba ESIko zuzendari kudeatzailea eta Joaquín Durán Bioarabako koordinatzailea izan dira.

Hitzarmen honen bidez, Bioaraba Institutua ikerketa biomedikoko eta osasun-zientzietako zentro gisa sortu da; Araba ESIan du nukleo fisikoa (Arabako Unibertsitate Ospitalea), eta Osakidetzak eta UPV/EHUk eratzen dute, erakunde ikertzaile diren aldetik, eta BIOEF Fundazioak, I+G+b erakunde kudeatzaile den aldetik. Akordio hau sinatzean, gaur goizean Bioarabako Zuzendaritza Batzordea ere eratu da, haren garapenari laguntzeko gobernu-organo gorena, Institutuaren egitura eta funtzionamendua onesten duena.

Bioaraba, beraz, Osakidetzaren hirugarren institutua izango da, Biodonostiaren eta Biocrucesen ondoren, eta Euskadiko Osasun Ikerketako institutuen sarea osatuko du. Institutu berria Araban bikaintasunaren ikerketarako eta berrikuntzarako funtsezko elementua izango da, eta Osasun Sailak eta Osakidetzak Arabako lurraldean I+G+b finkatzeko egiten duten apustua.

Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuaren helburuak ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikoko ikerketa eta osasun-zerbitzuetakoa izango dira, ikerketaren garapenaren ondorioz sortutako ezagutza zientifikoa asistentziako praktika medikora eramateko, herritarren osasuna hobetzeko. Gainera, Bioarabak, zenbait lankidetza-hitzarmenen bidez, ezagutza zientifikoa osasun-erabilerarako produktuak eta erkidegoarentzako aberastasuna sortzeko gai den berrikuntza eraldatzeko bide emango du.

Era berean, Bioaraba Institutuak beste I+G+b erakunde batzuekin elkartzea sustatuko du, diziplina anitzeko eta erakunde anitzeko ikerketa sustatzeko, modu integratuan, eta, bertan, Arabako lurralde historikoan osasunaren arloko I+G+b gaitasunak batzea. Osasun Ikerketa Institutu gisa formalki eratu arte, Bioaraba Araba ESIaren inguruan eginiko ikerketa publiko guztia batzen duen erakundea izan da, UPV/EHUrekin lankidetzan; era berean, beste erakunde batzuekin eta ingurune zientifiko-teknikoekin eta enpresarialekin ere sortu dira lankidetzak.

Bioaraba, gainera, Arabako Unibertsitate Ospitaleak eta, gerora, Araba ESIk zehaztutako ikerketa-plan estrategikoak ezartzeko arduraduna izan da; arlo estrategikoetan eta ikerketa-plataformetan antolatu da, hori guztia Osasun Ikerketa Institutuaren ereduan oinarrituta.

Gaur egun, Bioaraba nazioarteko erreferentzia da osasun mentalean, loaren nahasmenduan eta gaixotasun kardiobaskularretan eta dieta mediterraneoan, eta beste hainbat ikerketa-arlo ditu, gorantz egiten ari direnak. Bestalde, Bioarabako ikertzaileek Carlos III Osasun Institutuko Centro de Investigación Biomédica En Red (CIBER) zentroan, Arnas Eritasunen arloan (CIBERES), Osasun Mentalaren arloan (CIBERSAM) eta Obesitatearen eta Nutrizioaren arloan (CIBEROM) parte hartzen dute. Gainera, Bioarabak zenbait RETICSetan eta Ikerketa eta Proiektuen Europako Plataformatan parte hartzen du eta, ikerketatik, zenbait patente sortu ditu, batzuk dagoeneko lizentziatuak eta merkataritza-esplotazioko fasean.

2016an, Bioaraban ikerketa aktiboko 162 proiektu zeuden; horietan, ikertzaile nagusi bat eta, batez beste, proiektuko bost ikertzailekide dira buru. proiektu horietara bideratutako aurrekontua 4.800.000 eurokoa izan da. Era berean, Bioarabak, 2016an, guztira, 202 argitalpen izan zituen, eta inpaktu-faktore metatua 702 puntukoa izan zen eta batez besteko inpaktu-faktorea 3,41 puntukoa.

Bestalde, argitalpenen % 60 baino gehiago espezialitate bakoitzaren nazioarteko aldizkaririk onenetan egin da. Datu horiek, ikerketa-proiektuei eta argitalpenei dagokienez, hirukoiztu egiten dute 2010ekoak, Bioarabak ikerketa-institutu eratzeko lehen urratsak eman aurretik. Horrek agerian uzten du institutuak zein garrantzitsuak diren, osasun-erakundeen ikerketa eta berrikuntza finkatzeko.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2017.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIOEF-ek hitzarmena sinatu dute, Bioaraba sortzeko https://t.co/YBgJ1qpecp

  • @lanbideejgv
    2017.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    Firman un convenio para la creación del Instituto de Investigación Sanitaria Bioaraba https://t.co/VF4Gm17KcQ Vía… https://t.co/4N844pk533

  • @gananzia
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza, la UPV y BIOEF promueven el Instituto de Investigación Sanitaria Bioaraba https://t.co/VjTkMEQDg9

  • @jdarpon
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIOEF-ek hitzarmena sinatu dute, Bioaraba sortzeko https://t.co/YBgJ1qpecp

  • @jdarpon
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza, la Universidad País Vasco y BIOEF firman la creación del Instituto de Investigación Sanitaria Bioaraba. https://t.co/mjUbH2OzBS

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea