Berriak Lehendakaritza
Eu

GOGORAk laguntza-lerro berri bati eman dio irteera memoriari buruzko ikus-entzunezkoen funts bat sortzeko (Gobernu Bilera 2017-07-11)

2017.eko uztailak 11

Eusko Jaurlaritzak gaur onetsi du GOGORA-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntza-lerro berri bat, memoriari buruzko ikus-entzunezkoen funts bat sortzeko helburuz. 

Zehazki, laguntzak -80.000 euroko aurrekontua dute- ikus-entzunezkoen ekoizpenetara zuzenduko dira, Gerra Zibiletik gaurdaino Euskadiko memoria demokratikoa berreskuratuko dutenetara. 

Ikus-entzunezko lanek aurtengo abenduaren 31rako egon behar dute amaituta eta helduko dieten gaiak memoria historikoa berreskuratzearekin eta duela gutxiko memoriaren egia argitzearekin lotutakoak izango dira, demokraziaren eta giza eskubideen defentsaren ikuspegitik. Proiektu bakoitzak 10.000 euroko laguntza izango du gehienez. 

Eskariak aurkezteko epea laguntza horiek jasotzeko, EHAAn argitaratu ondorengo egunetik hasi eta aurtengo azaroaren 10ean amaituko da. 

Behin EHAAn argitaratzen direnean, eskaerak tramitatzeko moduari buruzko zehaztasunak, deklarazio pertsonalak, justifikazioak eta gainerakoak euskadi.net webguneko ondoko egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/subvencion/2017/simbologia-franquista/y22-izapide/eus

Eskaeraren ondorengo tramiteak honen bidez egingo dira: http://www.euskadi.eus/misgestiones 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlmudenaOtaola
    2017.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #GOGORA lanza una nueva línea de ayudas para la creación de un fondo audiovisual sobre #memoria ➡ https://t.co/jUeGXWX9Ap

Komunikabideek behera kargatzeko