Eu

Jon Darpon eta Lide Amilibiak esklerosi anizkoitzaren aurkako kanpainako “txonbo solidarioa”n parte hartu ditu; esklerosi anizkoitzak 2.500 pertsonarengan du eragina Euskadin

2017.eko uztailak 09
  • 'Esklerosi Anizkoitzagatik  Busti zaitez/Mójate' ekimena, Ereaga eta Kontxako hondartzetan

 

Jon Darpón Sailburuak eta Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak “esklerosi anizkoitzaren aurkako kanpainaren txonbo solidarioa”n parte hartu dituu, Kontxako hondartzan; gaixotasunak2.500 pertsonarengan du eragina Euskadin. 'Esklerosi Anizkoitzagatik  Busti zaitez/Mójate' ekimenaren hogeigarren edizioa izango da aurten; bainu solidarioak egingo dira Euskadiko hondartza eta igerilekuetan. Bainu horiek EM Euskadi gaixotasunaren eraginpean dauden pertsona eta familien elkarteak antolatzen ditu.  Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordearekin batera, besteak beste, Maite Peña foru-diputatuak, Eneko Goia alkateak, Donostiako zenbait zinegotzik eta beste erakunde-ordezkari batzuek parte hartu dute, bai eta Ander Vilariñok, Nekane Soria Real Sociedadeko kontseilariak, Luis Chillidak eta Donostiako enpresari eta ostalariek ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Imanol Landa