Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

ETSk gaueko mantentze-lanak egingo ditu Gasteizko tranbiaren trazatuan

2017-07-07

Euskal Trenbide Sareak, euskal trenbide kudeatzaileak, Gasteizko tranbiaren trazatuaren mantentze-lanei ekingo die uztaileko bigarren astean. Lan horiek, unitateek igarotzean sortzen dituzten dardarak eta zaratak murriztera daude zuzenduta. Hori dela eta, bi helburu lortzen dira: alde batetik, erabiltzaileen erosotasuna hobetzea, eta bestetik, herritarrei eragindako eragozpenak murriztea.

Harriz lantzea edo amolatua, lan horrek izen tekniko hori hartzen baitu, trenbideetara egokituta dagoen kamioiak eramandako makina batek egiten du. Kamioiak, makina eramateaz gain, makinari energia ere ematen dio. Lanak gauez egin behar dira, ezinezkoa baita lan horiek tranbia ustiatzen ari den ordutegian egitea.

Lan horiek egiten dituen bitartean makinak daraman abiadura oso txikia da, 2 eta 6 km/h artekoa, eta, gainera, puntu batzuetatik behin baino gehiagotan igaro behar da (atzerantz eta aurrerantz), errailak hasierako estetika bera har dezan.

Horrela, lanak uztailaren 10eko, asteleheneko, gauean hasiko dira, eta uztailaren 25eko, astearteko, gauera arte luzatuko dira. Guztira, hamalau gauez egingo da lan, 23.30etik 05.30era, gehienez ere, lana egiteko gunearen arabera, izan ere, tranbiaren lehenengo zirkulazioa hasi aurretik makinak kotxetegietara eraman behar baitira.

 

 

3 iruzkin
  • @cristaleriagorb
    2017-07-10

    Comentario de Twitter:
    RT @v_en_c: ETS acometerá trabajos nocturnos de mantenimiento en la traza tranviaria de Vitoria-Gasteiz https://t.co/rqMFlbS1wb

  • @v_en_c
    2017-07-09

    Comentario de Twitter:
    ETS acometerá trabajos nocturnos de mantenimiento en la traza tranviaria de Vitoria-Gasteiz https://t.co/rqMFlbS1wb

  • @deiEJGV
    2017-07-07

    Comentario de Twitter:
    🚋 ETSk gaueko mantentze-lanak egingo ditu Gasteizko tranbiaren trazatuan https://t.co/dgCMfukcSh https://t.co/mtf8v1tH2b

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)