Urdulizko Ospitaleak urtebete bete du eta Osasun Erreferentea da Uribeko Eskualdeko herritarrentzat
Lehenengo ia 12 hilabete hauetan, 42.000 kanpo-kontsulta eta 30.000 proba diagnostiko egin dira ospitalean.
Maiatza hasieran zabaldutako Larrialdietan 3.800 paziente baino gehiago artatu dituzte, eta, horietatik, % 20 inguru 14 urtetik beherakoak dira.
Urduliz- Alfredo Espinosa ospitaleak Uribeko eta Mungialdeako eskualdeko 175.000 pertsona baino gehiagori eskaintzen die osasun-arreta eta urtebete egin du uztailaren 7an. Orain artean, 42.000 kontsulta eta 30.000 proba diagnostiko egin ditu eta horrek frogatzen du gero eta herritar gehiagok jotzen dutela ospitale horretara. Zentroa osasun-zerbitzu ezberdinak gehitzen ari da pixkanaka. Hala, larrialdi-zerbitzuak, pasa den maiatzaren 9an abiatu ziren eta gaur artean 3.800 osasun-arreta baino gehiago egin ditu.
Osakidetzaren eskualde-ospitale hau hornitzen duten zerbitzuak mailaka zabaltzeko prozesuan Goi-kirurgiako Ebakuntza-gela Anbulatorioa ere jarri da martxan, eta oftalmologiarekin hasi da; baita ere Digestio eta Arnasketa Endoskopiako Unitatea, gastroskopiak, kolonoskopiak, sigmoidoskopiak eta bronkoskopiak egiteko. Hartara, maiatzetik, 104 gastroskopia eta 56 kolonoskopia egin dira denetara, 15 bronkoskopiaz gain. Halaber, uztailetik aurrera, Uribe eskualdearen kolon eta ondesteko minbizia bahetzeko kolonoskopiak ere gehituko dira.
Kanpo-kontsulten jarduerari dagokionez, lehenengo urte honetan gehien eskatu diren espezialitateak honako hauek dira, hurrenez hurren: Oftalmologia, Traumatologia, Otorrinolaringologia, Dermatologia, Ginecologia eta Obstetrizia y Endokrinologia. Bere aldetik, Erradiodiagnostikoko Zerbitzuak 20.135 pertsonari eman die arreta.Erradiologiako jardueraren %70 inguru X izpien probak eta ekografia orokorrak egiteko izan da eta, gainerakoan, OTA probak egiteko. Guztira egindako proba erradiologikoetatik, 5.000 ekografiak dira, eta 4.000 berriz, OTA probak. Halaber, Bularreko Minbiziaren Baheketa Unitatea joan den azaroan martxan jarri zenetik, 3.500 mamografia egin dira guztira.
Ospitalean kokatutako Osatek-eko erresonantzia magnetikoko unitateari esker 5.372 pertsonari eman zaie arreta lehenengo urtean. Guztira 7.295 erresonantzia egin da.
Hilabete hauetan zehar, gainerako espezialitateen jarduera honako hau izan da zenbakitan:
- Oftalmologia- 9.068 kontsulta
- Traumatologia- 4.459 kontsulta
- Ginekologia eta Obstetrizia- 3.729 kontsulta
- Otorrinolaringologia-3.740 kontsulta
- Endokrinologia- 3.289 kontsulta
- Neurologia- 2.980 kontsulta
- Urologia- 2.678 kontsulta
- Dermatologia- 3.472 kontsulta
- Digestio-aparatua- 2.655 kontsulta
- Arnas-aparatua-2.356kontsulta
- Kardiologia- 1.853 consultas
- Erreumatologia- 1.098 kontsulta
- Barne-medikuntza: 146 kontsulta
Guztira:41.679 kontsulta
Halaber, bertaratu gabeko 2.020 kontsulta egin dira, gehienak erradiodiagnostikoarekin lotutakoak.
Larrialdi-zerbitzuei dagokienez, zerbitzuaren lehenego bi hilabeteetan 3.823 pertsonari eman zaie arreta, egunean 75-80 laguni gutxi gora-behera. Horietatik 3.177k alta medikoa jaso zuten eta beren etxebizitzara itzuli ziren. Guztira artatu diren pertsonen % 20 dira 14 urtetik beherako adindunak.
Gogorarazi ahi dugu Urdulizko Alfredo Espinosa ospitaleak 38.000 metro karratuko azalera duen Osakidetzako osasun-azpiegitura dela, puntako teknologia du eta obra-lanetan eta ekipamenduan 60 milioi euroko inbertsioa egin da. Ospitalearen urteko funtzionamenduak 45 milioi euroko inbertsioa beharko du.
Gaur egun, ospitalean Osakidetzako 229 profesional ari dira lanean, eta horietatik 62 medikuak dira, 36 erizaintzako laguntzaileak, 19 jagoleak, 22 administrariak, besteak beste. Ospitaleko zerbitzu guztiak abiatu eta behin, Osakidetzako 600 profesionaleko plantilla izango du; horietatik 425 lanpostu berriak izango dira.
Mª Luz Marqués Uribe ESIko zuzendari gerenteak nabarmendu duenez, lehenengo urteko balantzea oso positiboa da, bilakaerari eta eskainitako arretari dagokienez. “Kanpo-kontsulten eta erradiologiako jarduera oso azkar ari da hazten, eta larrialdi-zerbitzuek eskari handia dute” adierazi du. Bere ustez, “ospitalea abian jartzeak eskualdeko pertsonen arretan aldaketa onuragarria eragin du”.
Alfredo Espinosa Oriveren fusilamenduaren 80. urteurrena
Bere izena daraman ospitaleak urtebete egingo duen honetan, Osasun Sailak eta Osakidetzak Alfredo Espinosa Orive gogoratu nahi dute (Bilbo, 1903 / Vitoria-Gasteiz, 1937), José Antonio Agirre lehendakariaren gobernuaren Osasun sailburua, fusilatu zutela 80 urte bete baitira.
1937ko ekainaren 26an, Espinosa sailburua Gasteizko probintzia-espetxetik Arabako hiriburuko Santa Isabel hilerrira eraman zuten. Bertan, horma baten alboan, hil egin zuten, kontseilu militar batek emandako epaia betez. 80 urte beranduago, Urdulizko Alfredo Espinosa ospitaleak bere izana eta euskal osasun-sistema publikoaren alde egindako lana omendu nahi ditu, zerbitzuak etengabe gehituta.
Gasteizen, 2017ko uztailaren 7an