Berriak Hezkuntza
Eu

Uriarte Sailburuak eta Aburto alkateak akordioa sinatu dute Bilboko Haurreskolen kopurua handitzeko

2017.eko uztailak 07
  •  Lau urtetan % 26 igoko da plaza publikoen eskaintza, lau haurreskola zabaltzen direnean: Sánchez Marcos, Zamakola, San Inazio eta Iruarteta. Bilbok 15 haurreskola eta 670 plaza izango ditu.
  • Aurreikusitako lau haurreskoletatik, bi eraikin berriak izango dira –Sánchez Marcos eta Iruarteta- eta beste biak zabalkuntzak – Zamakola eta San Inazio-.
  • Haurreskolen kudeaketa Haurreskolak Partzuergoaren ardura izango da.

 

Bilboko Udalak eta Haurreskolak Partzuergoak lankidetzako protokoloa sinatu dute gaur Bilbon 0 eta 2 urte bitarteko umeen zikloko haur-hezkuntzan sortuko diren plaza berrien funtzionamendua arautzeko. Juan Mari Aburto alkateak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak sinatu dute agiria Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan.

Datozen urteotan, Bilboko Haurreskolek 670 plaza izango dituzte, 15 zentrotan banatuta. Gaur egun dauden plazekin alderatuta, % 26 gehiago eskainiko dira.

Herritarrek azaldutako beharrizanei erantzuna emateko asmo sendoarekin, Udalak eta Haurreskolak Partzuergoak gaur egungo haurreskolen eskaintza zabalduko dute eta uriko barruti guztietara helduko dira.

Horrela, bada, Bilboko Udalak eta Haurreskolak Partzuergoak lau betearazpen dauzkate proiektuan. Horietako bi eraikin berriak izango dira, Sánchez Marcos eta Iruarteta, eta beste biak zabalkundeak dira, Zamakola eta San Inazio.

Udalak dauka ikasgelak eta gainerako gelak eta aretoak eraikitzeko ardura eta hitzarmen honen bidez Haurreskolak Partzuergoari emango zaio horien kudeaketa. Lau haurreskola horiek irekitzen eta zabaltzen direnean, 139 plaza berri eskaini ahal izango dira Bilbon. Guztira, 670 plaza izango dira.

 

LAU HAURRESKOLA BERRI

 

Sánchez Marcos haurreskola berria izango da eta Abandoko 6. Barrutiari emango dio zerbitzua. Haurreskola eraikitzeko lanak bukatzen ari dira eta aurtengo irailean prest egongo da 0 eta 2 urte bitarteko umeak hartzeko. Haurreskola berria Juan M. Sánchez Marcos HLHIren ondoan dago.

Sánchez Marcos haurreskolak lau ikasgela eta 42 plaza edukiko ditu. 16 plaza 0 urteko umeentzako ikasgela bitan banatuko dira eta 26 plaza urtebeteko umeentzako beste ikasgela bietan. Ikasgela bakoitzak atsedenerako guneak eta haurren aldalekuak edukiko ditu, bai eta janaria prestatzeko guneak ere. zentroan sukaldea, jantokia, jolastokia eta abarrak izango dira. 2017ko irailean jarriko da abian.

 

Zamakola Haurreskolak Abusu-La Peña auzoari emango dio zerbitzua. Eraikin berri bat bukatzen ari dira eta eskaintzen diren plazak igoko dira. Haurreskola berri hau La Peña auzoko Zamakola Juan Delmás ikastetxe publikoaren ondoan dago eta 0 eta 2 urte bitarteko umeentzako plazak bikoiztuko ditu; gainera, patio berria, sukaldea eta jantokia izango ditu. 21 plaza edukitzetik 42ra igaroko da. Aurtengo irailean hasiko da auzoan zerbitzua ematen.

 

San Inazio Haurreskolan, 1. barrutian, eraikina zabaltzen ari dira eta 34 plaza berri egokituko dira; hortaz, guztira 97 plaza izango dira. Gaur egungo hiru ikasgela daude 0 eta urtebete bitarteko 24 ume hartzeko eta beste hiru ikasgela urtebete eta bi urte bitarteko 39 umerentzat. Urtearen amaieran eraikina handitzeko lanak bukatuko dira eta ikasgela berriak 2018ko urtarrilean izango dira erabilgarri.

 

Iruarteta HLHIan eraikin berri bat egingo da instalazioak hobetzeko. Lan horien bidez Iruarteta Haurreskola izango den espazioa prestatuko da. Ibaiondoko barrutiak 42 plaza berri izango ditu lau ikasgela berritan. Horietako bi 0 eta urtebete bitarteko umeentzat eta beste bi urtebete eta bi urte bitarteko umeentzat. Eraikuntza-lanak 2020ko udan bukatuko direla aurreikusten da.

 

Une honetan 13 haurreskola daude Bilboko zortzi barrutietan banatuta, eta 531 plaza eskaintzen dira. Horietatik 170 0 eta urtebete bitarteko umeentzat eta 361 urtebete eta bi urte bitarteko umeentzat dira.

Datorren ikasturtean Sánchez Marcos Haurreskola berria eta Zamakola eta San Inazioko zabalkundeak gehituko dira. Haurreskolak Partzuergoaren barruan sartuko dira, Partzuergoak baitauka zentro horiek kudeatzeko ardura. Hortaz, 2017-2018 ikasturtean Bilbok 14 haurreskola izango ditu. Iruarteta 2020an gehitzen denean, Bilbon 15 haurreskola egongo dira.

Gaur sinatuko den hitzarmenaren bidez, Bilbon seme-alabak dauzkaten familientzat haur-hezkuntzako plaza berriak sortzeko lankidetzaren ildoak zehaztuko dira. Lehendik dagoen ikastetxe batean sartzea sustatuko da; horrela, 0 eta 2 urte bitarteko zikloa eta ondorengo zikloak eta etapak modu pedagogikoan koordinatuko dira eta jarraitutasuna eta koherentzia emango zaio ibilbideari, garapen eta ikaskuntza hobe baterako. Gainera, lehendik dauden haurreskolen kudeaketaren hobekuntzan jarraitzen da. Era berean, erakunde bien helburua da Haurreskolen eskaintza hobetzea eta lehentasuna emango zaio haurreskolen sarea zabaltzeari.

 

HAURRESKOLAK BILBON

 

 

HAURRESKOLAK PARTZUERGOA (0 - 2 urte)

1. ARANGOITI HAURRESKOLA

Ganeta mendia 2

2.BASURTU HAURRESKOLA

Zankoeta 1

3. CERVANTES HAURRESKOLA

Lersundi 10

4. DEUSTU HAURRESKOLA

Blas de Otero 66

5. ELEXABARRI HAURRESKOLA

Tolosa 6

6. FRANCISCO DE GOYA HAURRESKOLA

Pau Casals 8

7. MATIKO HAURRESKOLA

Tivoli 25 -27

8. LARREAGABURU HAURRESKOLA

Sagarminaga 30

9. MIRIBILLA HAURRESKOLA

Vitoria-Gasteiz 2

10. SAN FRANTZISKO HAURRESKOLA

San Frantzisko 12

11. ZORROZGOITI HAURRESKOLA

Zazpilanda 9

12. ZAMAKOLA HAURRESKOLA

Zamakola 174 – ZABALKUNDEA 2017AN

13.  SAN INAZIO HAURRESKOLA

Asturias 9 A  -   ZABALKUNDEA 2018AN

14. SANCHEZ MARCOS HAURRESKOLA

Fernández del Campo 28 – BERRIA 2017AN

15. IRUARTETA HAURRESKOLA

Juan de Garay 51 – BERRIA 2020AN

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea