Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria izan du mahaiburu Etxepare Euskal Institutuaren patronatuaren bilerak

2017.eko uztailak 11

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan du mahaiburu gaur arratsaldean lehendakaritzaren egoitzan burutu den Etxepare Euskal Institutuaren patronatuaren bilerak. Bertan 2016 urteko jardueren berri eman da, baita datozen lau urteetarako ildo estrategikoen berri ere.

Lehendakariaren agurraren ostean eta aurreko bilerako akta ezagutzera eman eta gero, Institutuko zuzendariak, Miren Arzalluzek, patronatuko kideei 2016 urteko kontuak eta kudeaketa txostena aurkeztu dizkie. Horrekin batera, 2017 urteko aurrekontuen berri ere eman die.

Halaber, datozen lau urteetako ildo estrategikoen aurkezpena egin du Arzalluzek. Alde batetik, bertako erakunde publiko eta kultur eragileekin koordinazio eta lankidetza eraginkorragoa bilatuko du Institutuak, helburu horrekin koordinazio eremuak identifikatuz eta lan dinamika eraginkorragoak martxan jarriaz. Bestetik, hazkunde kualitatiboaren bideari helduko dio, jada sortuak dauden sareak sendotuz eta beste erakunde batzuekin lankidetzan arituz.

Era berean, nazioarteko erakunde eta kultura panoraman herri-irudi nabarmen bat proiektatzeko eta euskal sortzaileen eta hauen lanen ikusgaitasuna areagotzeko ekintza eta komunikazio estrategia berria diseinatuko du.

Azkenik, eta kultur diplomaziaren alorrari dagokionez, Etxeparek EUNICen (Europako Kultura Institutu Nazionalen sarea) duen eragina eta mugaz gaindiko kultura lankidetza areagotzea izango ditu helburu.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu presidió ayer la reunión del Patronato del Instituto Vasco Etxepare ➡ https://t.co/XMMdpb4UO3 https:/…

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakaria izan zuen mahaiburu Etxepare Euskal Institutuaren patronatuaren bilerak atzo ➡ https://t.co/c0vQ4fYSIg

Ekitaldiko kargudunak