Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria buru den Gogoraren Zuzendaritza Kontseiluak, dagoeneko Jarduera Programaren proposamena du Legegintzaldi honetarako

2017.eko uztailak 10
  • Gogorak 2017-2020 aldirako ezarri duen helburua da bere egitura “sendotzea eta zabaltzea”, adostasun pluralak, herritarrekiko memoriaren konexioa eta iraganari buruzko hausnarketa kritikoen sustapena
  • 2017-2020 Jarduketa Programaren Proposamena zabalik egongo da aurtengo irailera arte, ekarpenak batzeko
  • Programak 9 ekimen ditu, 3 eremutan egituratuta:Zeharkakoa, Memoria Historikoa eta Oraintsuko Memoria
  • Batzarrean Lehendakariak Miguel Ángel Blanco gogoratu du

Iñigo Urkullu Lehendakaria GOGORA - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Eskubideen Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko buru izan da, Aintzane Ezenarro Institutuko zuzendariarekin batera. Bileran, 2017-2020 aldirako Gogoraren Jarduera Planaren proposamena aurkeztu da. Horren helburua da Institutuaren egitura “sendotzea eta zabaltzea”, Memoria eraikitzean parte-hartzea eta pluralismoaren adierazpena bideratzea eta iraganari buruzko hausnarketa kritikoak sustatzea.

Zuzendaritza Kontseiluaren bilera gaur eguerdian izan da, Gogorak Bilbon duen egoitzan. Bertan, beste agintari batzuen artean, Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak parte hartu dute. Eusko Jaurlaritzaz gainera, GOGORAn euskal ganberako talde legebiltzarkideak, hiru aldundiak, EUDEL eta gaian adituak diren hiru pertsona -Eusko Legebiltzarrak izendatuak- daude ordezkatuta.

Hasi aurretik, Lehendakariak gaur 20 urte ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta ondoren erail egin zuela gogoratu du. “Gure oroimena eta omenaldia adierazten dugu, baita ere sendiari elkartasuna helarazi”, gehitu du Lehendakariak. 

Bileran, Lehendakariak esan du GOGORAk hasitako “bide eraikitzailea”rekin jarraitu behar dela eta, horretarako, “akordioetan eta parte-hartze pluralean sakondu behar dela". Horretarako, proposamen bat aurkeztu da, Institutuak legegintzaldi honetarako duen jarduketari begira, hiru eremutan egituratuta: Zeharkako eremua, Memoria Historikoaren eremua eta, azkenik, Oraintsuko Memoriaren eremua. 9 ekimen eta 27 proiektu aurreikusten dira (3 ekimen bakoitzeko). Lehendakariak azaldu bezala, epea ireki da irailaren amaiera arte, ekarpenak jasotzeko.

Informazio gehiago:

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2017.eko uztailak 10

    me alegro que recuerdes a miguel angel blanco @iurkullu , fue una pesadilla para todos , yo preparaba mi marcha hacia mi campamento scouts senoee , también me marco mucho mi promesa scouts , vi una foto de el edil y no podía quitármelo de la cabeza y los minutos de silencio , pero me lo pase bien a pesar en el campamento , también la muerte lady di , DIANA DE GALES

Ekitaldiko kargudunak