Eu

Erkorekaren iritziz Fiskaliak urratu egin du proportzionaltasunaren printzipioa Altsasuko kasuan

2017.eko uztailak 06

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak balorazio bat egin du Altsasuko erasoagatik akusatuentzat 50 urteko kartzela-zigorra ezartzeko Fiskaliaren eskaeraren inguruan. Erkorekaren iritziz Fiskaliak urratu egin du proportzionaltasunaren printzipioa, sistema judizial bat demokratikoa izateko beharrezkoa, eta beraz, sistema judizialak berak eskaera hori berbideratzea espero du.

Miramar jauregian egin ditu deklarazio horiek bozeramaileak, uda ikastaro honi hasiera eman baino minutu batzuk lehenago: “La reforma de las administraciones públicas y los registros y protectorados de fundaciones y asociaciones de utilidad pública”, Eusko Jaurlaritzak antolatua. Kataluniako erreferendumari buruz hedabideek galdetuta, aurrera eramaten ari diren prozesua “errespetatu” egiten duela adierazi du, eta arazo politikoei irtenbide politikoak eman behar zaizkiela azpimarratu du, kasu horretan, besteak beste. “Bide judizialak traumatikoak dira beharrik gabe”, adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)