Eu

Ander Añibarro: “Osotara ehun dira uda honetan lankidetza lanetan arituko direnak mundu osora Euskadiren izena hedatuz”

2017.eko uztailak 06

-        38 gazte gaur abiatu dira eta beste 50 zenbait hegalditan bidaiatuko dira, uztailaren 14ra arte

-        Euskal GGKEen epaimahaiak hautatu ditu gazte horiek; kooperante gisa biziko duten esperientziarako informazioa eta orientazioa dute

-        Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak 25 urte bete ditu, Euskadiko gazteak sentsibilizatzen

Ander Añibarro, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako Zuzendaria Loiuko Aireportuan izan da gaur goizean gaur handik abiatu diren 38 gazteei agur esateko. Gazte hauek lankidetza lanak burutuko dituzte uda honetan hiru hilabetez Erdialdeko Amerikan, batez ere. Guztira ehun dira era honetako ekintzetan parte hartuko duten euskal gazteak uda honetan mundu osoan, baina Asia, Hego Amerika eta Afrikan bereziki.

“Jada 50 euskal gazte ditugu mundutik zehar banatuta eta hurrengo astean zehar beste horrenbeste irtengo dira. Osotara ehun dira uda honetan lankidetza lanetan arituko direnak mundu osora Euskadiren izena hedatuz ” azpimarratu du Añibarrok aiereportuan.

Ehun pertsona hauek 2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hartuko dute parte. Programak 25 urte bete ditu, eta helburu du Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetan garapenerako lankidetzan jarduteko ekintzetan sentsibilizatzea eta euskal gazteetan herrien eta gizarteen arteko elkartasunaren kultura sustatzea. 

Euskal GGKEetako ordezkariek eratzen duten epaimahaiak aukeratu ditu ehun pertsona horiek, eta hautatuek kooperante gisa biziko duten esperientziarako informazioa eta orientazioa dute.   Programaren gastuak Eusko Jaurlaritzaren eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kontura izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau