Eu

Euskal enpresek kontsumitzen duten egurraren %68 gure basoetan ekoizten da

2017.eko uztailak 05

Euskadiko Egurraren Elkarteak, 2030 urtera bitarteko hazkunde iraunkor bat aurreikusten du, negozio bolumenak %20 haziko delarik.

Gure basoen baso- kudeaketa profesionalak sute arriskua murriztu eta nekazal eremuen garapen ekonomikoa sustatzen du

Basogintza- egurgintza sektoreko erreferente den Baskegur-ek, produktuaren balio- kate osoa eta bizitza zikloa biltzen du, basoan hasi eta bioenergiara bitartean.

Euskal enpresek bertako egurraren alde egiten dute, basogintza- egurgintza sektorearen garapena sustatuz eta 0km-ko produktu bat aukeratuta karbono-aztarna murriztera lagunduz. Izan ere, euskal enpresek erabilitako egurraren %68, inguruko basokoa da, beste %30 autonomia erkidegokoetakoa da eta %2 soilik, inportatutako egurra da, beti ere Baskegur-ek, Eusko Jaurlaritzarekin eta EHU/UPVrekin lankidetzan egindako Egurraren Liburu Zuriaren datuen arabera.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterolak Baskegur Egunean azpimarratu duenez, “Euskadi baso- herria da. Ingurumen ziurtagiriak dituen eta euskal enpresatan transformatutako bertako egurra aukeratzeak, aberastasuna dakar gurera eta bertako basoak zaindu daitezen eta modu egokian manten daitezen laguntzen du”.

Bestalde, Baskegur-eko presidente Federico Saizek adierazi duenez “Baskegur-en lerro estrategiko nagusietako bat, bertako egurraren kontsumoan hobetzen jarraitzea da, Europako ratioetara heldu arte”.

2030 jomuga: bioekonomiaren aldeko apustua

Elkarteak egindako aurreikuspenen arabera, 2030 urtera bitartean, sektoreak hazkunde iraunkorra manten dezala espero du, negozio bolumena %20 haziko delarik. Zenbateko hauek, nabarmen egin dezakete gora, handituz doan bioekonomiaren aldeko apustuari esker.

“Bioekonomia, XXI. mendearen hazkundearen eragilea izango da eta Baskegur-ek biltzen duen sektoreak, garapen horretan eginkizun aktiboa eduki hala izateko indarra du”, nabarmendu du Baskegur-eko Zuzendari Oskar Azkaratek.

“Karbono gutxiago sortzen duen ekonomiak gora egin du, erregai fosil kutsatzailearen gainbehera nabaria den bitartean. Bioerregaien erabilera eta egurra erabiltzen duen etxegintzaren areagotzea, joera aldaketaren adierazle dira” ondorioztatu du.

Bioekonomiaren aldeko apustuak, ingurugiroarentzat egiaztagarriak eta neurgarriak diren mozkinak eskaintzen ditu. Baskegur-eko kide diren euskal enpresek egindako Produktuaren Ingurumen Adierazpenek (erdarazko DAP) ziurtatzen dute, egurra erabiltzeak, beste material batzuekin alderatuta, 5 eta 10 bider ingurumen-eragin gutxiago eragiten ditu.

Momentu honetan, Baskegur, IHOBE-rekin lankidetzan, produktu baten bizitza zikloaren analisiak eta ekitaldi batek, ingurumen arloko ziurtagiri gorena lor dezaten buru belarri lanean ari da: egurraren lehen transformaziorako Euskadiko lehen DAP sektoriala eta “Egurraren III Astea”, “Erronka Garbia”, ingurumenekiko iraunkorra den hitzordu gisa ziurtagiria eskuratzea.

Sute arriskuak murriztea

Euskal basogintza sektoreak basoak kudeatu, birlandatu eta arboladi azalerak handitzen ditu. Honela ingurumenari mesede egin eta berotze globala eragiten duten berotegi-efektuko gasak murrizten laguntzen du. Horrez gain, basoen kudeaketa egokiak ez du bakarrik baliabide naturalen ustiapen ekonomikoa ahalbidetzen: basoen kontserbazioa bermatzeko eta sute arriskuak nabarmen murrizteko aukera eskaintzen du ere. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azken datuen arabera, azken ekitaldia, azken bederatzi urteetako onena izan da.

Baskegur, basogintza eta egurgintza sektoreko erreferente

Euskadiko Egurraren Elkarteak gaur, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta “Baskegur Egunaren” markoan bere batzar nagusia egin du. Bertan, basogintza-egurgintzaren sektorearen estrategia lerroak eta etorkizunean handitzen jarraitzeko erronkak birpasatu dira. Elkartea bost arlo estrategikoetan dihardu: ingurumena eta iraunkortasuna, formakuntza, komunikazioa, lehiakortasuna eta nazioartekotzea.

“Euskal egurrak batzen gaitu. Unidos por la madera vasca”, gaurko “Baskegur Egunaren” ediziorako aukeratutako lema da eta sektoreak era bateratuan, estrategikoa den sektore baten oraina eta etorkizuna bermatze aldera, bazkideek, euskal administrazioekin dituzten harremanak sendotzeko egindako apustuaren balioa azpimarratu gura du. Batasunaren aldeko apustua, nazioarteko mailan sektoreak antolatutako hitzorduetan modu bateratuan parte hartzeak islatzen du. Eta horren adierazle, Europan aitzindari den eta Nantesen egindako eta 250 metro koadro baino gehiagoko “Carrefour du Bois” ferian parte hartzea, edo berriki LIGNA Hannover eta Suediako Elmia Word, guztiak ere, nazioartekotzerako eta merkatu berriak arakatze aldera zabaldutako estrategiaren adibide gakoak direlarik.

Baskegur-ek, euskal basogintzako eta egurgintzako balio-kateko eragile guztiak biltzen ditu: baso-ugazabak, errematatzaileak, baso-lanak, egurraren lehen eta bigarren transformazioa, pasta eta papera eta baso-bioenergia, egurraren ziklo iraunkorra itxiz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak