Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek hizkuntza normalizatzeko plana izango du

2010.eko azaroak 19

 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hizkuntza normalizatzeko plana izango du. Hori iragarri du gaur goizean Legebiltzarrean Gemma Zabaletak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, kontroleko osoko bilkuran. Lanbidek datorren urtarrilaren 1ean zabalduko ditu ateak, 575 langilerekin. Horietatik, 453 Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikotik datoz, lehengo INEMetik alegia.

Urtarrilaren 1etik aurrera, transferitutako hizkuntza-gaitasunen ebaluazio zorrotzarekin batera, Lanbideren Lanpostuen Zerrenda egiteko prozesuari ekingo zaio. "Lanpostuen Zerrenda horren barruan, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzaren eskutik, lanpostu bakoitzaren hizkuntza eskakizunak zehaztuko dira", azpimarratu du sailburuak.

2011ko lehenengo seihilekoan euskara-unitate bat jarriko da abian Lanbiden, dokumentazio ofizialean (itzulpenak) eta hizkuntza-paisaian (kartelak) elebitasuna erraztu eta bermatzeko, edota euskara ikasteko ikastaroak kudeatzeko.

Unitate horrek gidatuko du trantsizioa, Lanbiden euskararen erabilera normalizatzeko berezko planerako bidean, arreta elebiduna bermatzea helburu hartuta. "Plan baten sorrera", adierazi du Zabaletak, "lan konplexua da, baina Lanbidek bere plana izango du."

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan