Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bidaiarien sarrerak %12 gehitu ziren Euskadin 2010eko urrian

2010.eko azaroak 22

San Sebastián Gastronomika- Euskadi Saboréala biltzarrari hasiera eman zaio gaur eta azaroaren 24ra arte Kursaal Jauregian izango da

Gastronomia eta turismoa batera doaz egun hauetan. Bernabé Undak adierazi duenez, “historian zehar izan den udarik onena izan da aurtengoa” 206.000 bisitari baino gehiagorekin. Hau dela eta, turismo sektorean lan egiten dutenei “kalitatea eta bikaintasuna” mantentzeari animatu die sailburuak.

Euskal Autonomi Erkidegoan hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2010eko urrian, 206.981 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 22.578 sarrera gehiago, hau da, %12ko gehikuntza. Bidaiari-sarrerak %6 igo ziren Araban, %14 Bizkaian eta %12 Gipuzkoan.

Bernabé Undak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak datu hauek jakinarazi ditu San Sebastián Gastronomika - Euskadi Saboréala biltzarreko inaugurazioan.

Estatutiko bidaiarien sarrerek %9ko igoera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %20koa. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua igo egin zen hiru herrialdeetan: Araban eta Bizkaian %8 eta Gipuzkoan %11. Atzerritarrak %29 ugaritu dira Bizkaian eta %16 Gipuzkoan; Araban %4 jaitsi.

2010eko urrian erregistraturiko gaualdiak 398.570 dira, hau da, iazkoaren aldean %15eko igoera, 52.006 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %20, Bizkaian %24 eta Gipuzkoan %4.

San Sebastian Gastronomika biltzarra azaroaren 21etik 24ra egingo da, Donostiako Kursaal Jauregian. Alta (mundu osoko chef onenak bilduko ditu), Off (ardoari eskainitako atala), Popular (hiritarrei zuzendutako atala) eta Market (azoka ikusgarria) ohiko atalez gainera, aurtengoan hiri gonbidatu bat ere egongo da: New York.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda