Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko onura publikoko fundazio eta elkarteen modernizazioaren eta berrikuntzaren erronkari heldu dio

2017.eko uztailak 06

UPV-EHUren Udako Ikastaro”en esparruan, Josu Erkorekak eztabaida-foroa inauguratu du; bertan, sektoreko profesionalek eta akademiaren mundukoek, bi egunez, zerbitzu publiko garden, azkar eta teknologikoki aurreratu bilakatzeko beharra aztertuko dute.

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendari Elixabete Etxanobek, gaur goizean, Administrazio publikoen erreforma eta erabilera publikoko fundazio eta elkarteen erregistro eta protektoratuak” izeneko udako ikastaroa inauguratu dute. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzak antolatu du eta “EHU-UPVren Udako Ikastaro”en barruan dago.

Bi egunez, Euskal Autonomia Erkidegoko eta estatuko onura publikoko fundazio eta elkarteetako erregistro eta protektoratuen arduradunek, mundu akademikoko adituekin batera, datozen hilabeteetan, egungo gizartearen eskakizunetara egokitzeko izango dituzten behar eta erronkei buruz jardungo dute.

Eusko Jaurlaritzaren helburu estrategikoak, besteak beste, honako hauek dira: zerbitzu publikoen prestazioa sinplifikatzea, bikoiztasunak ezabatzea, gardentasuna eta administrazio arteko lankidetza, esparru garantistagoa eta gizartearengandik hurbilago dagoena izateko. Hori horrela, onura publikoko fundazio eta elkarteek eskakizun horietara egokitu behar dute zerbitzu publiko garden, azkar eta teknologikoki aurreratuak izan daitezen. Informazio fidagarria eta kalitatezkoa eskaini ahal izan dezaten, baita trafiko juridikoaren segurtasuna bermatzen duena ere.

Halaber, jardunaldiotan honakoak aztertuko dira: Administrazio Elektronikoaren etorkizuna; tele-tramitazioaren erronkak eta aukerak; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen inpaktua; edo herritarrek administrazioekin duten harreman elektronikoaren gaineko eskubideak.

PARTE HARTZAILEAK

Eztabaida-foroa gaur eta bihar izango da, Donostiako Miramar Jauregian. Bertan, Domingo Molina Administrazio Digitaleko Zuzendari Nagusiak edo Francisco Javier Gómez Gálligo Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendari Nagusiak parte hartuko dute, besteak beste. Gainera, ikastaroak zuzenean beste esperientzia batzuk ezagutzeko aukera emango du, besteak beste, Kataluniako Generalitatearena, hango Xavier Bernadí i Gil Zuzenbideko eta Erakunde Juridikoetako Zuzendari Nagusia izango baita.

Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Peru Bazakok itxiko ditu jardunaldiak, zeinetan, halaber, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandik ere parte hartuko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak