Eu

Portaaviones” eraikin berrituak suspertu egingo du Donostiako portuko jarduera

2017.eko uztailak 05
  • Portuko erabilera desberdinak bilduko ditu eraikinak, eta erreferentziazko zentro bat izango da Donostiako Portuarentzat
  • Arrantza-jarduera, jarduera nautikoa eta itsasoko produktuen balorizazio-zentro bat sustatzearen garrantzia nabarmendu du Arantxa Tapia sailburuak

Donostiako portuko “Portaaviones” eraikinerako proiektu berria aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzak. VAUMM Arquitectura y Urbanismo SLP estudioak landu du proiektua, eta 1.500.000 eurotan aurreikusitako kontrata-aurrekontua du.

Jatorrizko egitura errespetatzetik abiatzen da proposamena, azkeneko mendean zehar Donostiako portuan arrantza-jarduerari babesa eta ostatua eman dion eraikina izanik. Lehengo ezaugarriak ezabatuko ez dituen irudi berri bat sortzearen ideian oinarritzen da, proiektu berriari ahalbidetzen diona ingurunean errotzea usadio tradizionalak iradokiz.

Tapia Sailburuak prentsaurrekoan azpimarratu du “proposamenak protagonismoa itzuli nahi dio eraikinaren jatorrizko egiturari hasierako estalpe-ideia indartuz”.

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, proiektu honek Alde Zaharreko muellean, hiriaren ingurune eta kokapen bereizgarri honetan, izango duen garrantzia azpimarratu du. Proiektu berriaren baitan, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Udalarekin elkarlanean aritzeko erakutsi duen borondatea eskertu du, elkarlan honek “tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen eraikin berriaren proiektua errealitate egin duelarik”. Gauzatuko den proiektuak “portu eraikinaren izaera errespetatzen du, portuan gune zentral gisa erreferentziazko egitekoa betetzen duena, erabilera eta itxura berria eskaintzen dio, ikusgarritasun handiko gune berezi honetara egokitzen dena”.

Okupazio-proposamen berriak edukiontzi handi baten erreferentzia eta izaera hartzen du oinarritzat eraiki berria sortzeko, zeina egituraren agerian berreskuratzeaz baliatzen den –kaxen edukiontzi handi baten itxurarekin– portuko edukiontzi nagusiaren ideia iradokitzen duen eraikin berri bat gauzatzeko, jatorrizko egituratik bereizten dela argi eta garbi erakutsiz.

VAUMM-eko arkitektoek bolumen garbi eta sinple bat proposatzen da, jatorrizko egituraren garrantzia nabarmentzen duena bere jatorrizko eta oinarrizko estalpe-erabilera gogora ekartzeko. Hizkuntza garaikidea erabiliko da, edozein mimetismo historizista saihestuko duena inguruan lehendik dauden arkitekturekin.

Epeak

Tapiak aurreratu du udaran proiektuaren xehetasunak itxitzat ematen direnean, martxan ipiniko direla obra martxan ipintzeko tramite administratiboak, “guztia ongi badoa, abendurako obra martxan egotea aurreikusten da”. Lanek 6 hilabetetako luzapena izango dute.

Erabileren programa

Erabileren programak luzetarako garapen bat mantentzen du, eraikinaren izaera aldarazten duena arrantzari bideratutako jardueren erabileretatik, iparraldeko muturrean, La Jarana moilarantz baxurako arrantzaren balorizazio-zentroa kokatuz eraikinaren erdigunen, izaera publiko nabarmenarekin, muturreraino erdiko moilarantz, EKPren zerbitzuak dauden lekuan. Guztizko azalera eraikia: 925 m2.                                                        

Arrantza-jarduerari lotutako erabilerak (130 m2)

Eraikin berrian lau soto kokatuko dira berriro biltegiratzeko gune gisa gaituta, portuan arrantza-jarduera mantentzen duten ontzientzat. Ipar-mendebaldeko muturrean kokatzen dira sarbide zuzenarekin kaitik. Portuko arrantza-jarduerari zuzenean lotuta, hotz-ganbera mantentzen da zuzeneko sarbidearekin kaitik.

Euskadi Kirol Portuak Zerbitzuari lotutako erabilerak (229 m2)

Hegoaldeko muturrean kokatzen da EKPrako zerbitzuen ekipamendua. Ekipamendu horrek hartuko ditu barnean sozietatearen bulegoak eta kortesiazko kaiaren erabiltzaileentzako zerbitzuak kirol ontzietarako. Zerbitzuen gunea alderik aldeko korridore baten inguruan antolatzen da zuzeneko sarbidearekin dartsenatik eta barruko plazatik, nondik dutxadun jantzigeletara joan daitekeen, sexuaren arabera bereizita, baita komunetara, biltegira, artxibategira, hondakinak kudeatzeko gelara eta garbiketa-zerbitzura. Sozietatearen bulegoak erdiko kaiaren aurrealdetik izango du bere sarbidea.

Baxurako arrantzaren balorizazio-zentroari lotutako erabilera (420 m2)

Aurreikusita dago etorkizunean erdiko espazioan baxurako arrantzaren garapen eta balorizaziorako Zentro berri bat instalatzea. Zentro horrek, OPEGUI Baxurako Arrantza Ekoizleen Erakundeak sustatuak, Kantauriko arrantzaren sustapen- eta balorizazio-zentro gisa eratzea du asmotzat, baita I+G+B zentro gisa ere baxurako flotak tradizioz harrapatutako espezieetatik abiatuta eraldatutako produktu berrien garapenerako.

Exekuzio-proiektu honetan ez dira biltzen espazio horien barnealdearen exekuzioa eta egokitze-lana, espazioa erreserbatu besterik ez da egiten. Gainera, erdigune horretan maketen tailerrerako espazio bat erreserbatuko da, 20 eta 25 m2 bitarteko azalera erabilgarria duena.

Eraikinaren itxituraren planteamendua

Tomas Valenciano eta Jon Muniategiandikoetxea VAUMMeko arkitektoek eraikinaren itxitura berezia planteatzen dute, batetik, kutsu industriala ematen dioen irudiarekin egiten du jolas, eraikinak bere baitan jasotzen duen arrantza-jarduerarekin duen loturagatik. Era berean, itxitura hori sofistikatu egiten da aisiako jardueretara lotutako erabilera berriak eta baxurako arrantzaren balorizazio-zentro berria barnean hartzeko.

Zentzu horretan, eraikinaren itxiturak kaiko eraikinekin integratzea du asmotzat, inguruko eraikinen antzekoa den material zeramiko bat erabiliz.

Erliebedun zeramikako piezak erabiltzen dira, Lonjako eraikinerako diseinu berezi batekin, non zuriaren eta esmaltatuen 6 tonu-bariazioek distira ematen dioten taula-konposizioari.

Autore-zeramika espezifikoa erabiliz inguruko eraikuntza-tradizioarekin uztartzea lortu nahi da, izaera garaikidea eta artisautzazkoa emanez, baxurako arrantzaren arrantza- eta balorizazio-jardueretarako eraikinaren erabilera berriei egoki lotzen zaiena.

Aukeratutako zeramikak alderdi bikoitza du; batetik, produktu tradizional bat da baina, kasu honetan, modu industrial batean ekoiztua.

Eraikina 1943tik gaurdaino

Jatorrizko eraikinak 1943ko “Moila estaliaren proiektua Donostiako portuan arraina ontziratzeko” proiektuan du sorburua, Gipuzkoako Portuen Taldeko Zuzendari Ramón Iribarren jaunak idatzitakoan.                               

Luis Tolosa Amilibia (Donostia, 1903-Irun, 1956) da proiektuaren ustezko egilea eta XX. mendearen hasierako Mugimendu Modernoaren barruan kokatzen da. “Portaaviones” eraikinaren jatorrizko proiektua Gipuzkoako Mugimendu Modernoaren arkitektura industrialaren erakusgarri interesgarri bat da.

1979an sute bat izan zen eraikinean arrain-kaxek su hartu zutenean.

1988an, Julián Segués Echezarreta arkitektoak “Portaviones eraikinaren birmoldaketa” proiektua idatzi zuen, Eusko Jaurlaritzak sustatuta. Proiektu horretan, estalki-egiturak mugatutako espazioan itxitura bat definitzen da lonjaren eta zerbitzu osagarrien erabileretarako, baita espazio horren egokitzapena eta barnealdearen konpartimentazioa, eta bere hormigoizko egituraren saneamendua eta konponketa ere. Hain zuzen ere, 1988ko proiektu horren bitartez, eraikinaren egituraz baliatuz, eguneratzen da ekipamendua, zerbitzu berriez eta portuko arrantzaleentzako biltegiratze espazioez hornituz.

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jmer22000
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚢⚓️ El renovado edificio de #PORTAAVIONES revitalizará la actividad portuaria de Donostia > https://t.co/ywkv7GUp8A http…

  • @irun_jose
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚢⚓️ El renovado edificio de #PORTAAVIONES revitalizará la actividad portuaria de Donostia > https://t.co/ywkv7GUp8A http…

  • @DonostiaPNV
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚢⚓️ El renovado edificio de #PORTAAVIONES revitalizará la actividad portuaria de Donostia > https://t.co/ywkv7GUp8A http…

  • @EnekoGoia
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚢⚓️ #PORTAAVIONES eraikin berrituak suspertu egingo du Donostiako portuko jarduera > https://t.co/jFJs0IRiN2 https://t.c

  • @deiEJGV
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚢⚓️ El renovado edificio de #PORTAAVIONES revitalizará la actividad portuaria de Donostia > https://t.co/ywkv7GUp8A http…

  • @deiEJGV
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🚢⚓️ #PORTAAVIONES eraikin berrituak suspertu egingo du Donostiako portuko jarduera > https://t.co/jFJs0IRiN2 https://t.c

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Donostiako Alkatearekin eta VAUMM-eko arkitektoekin batera