Berriak Lehendakaritza
Eu

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak zainketa intentsiboetako gune berri bat eta azken belaunaldiko 6 kirofano berri instalatu ditu. Berrikuntza hauek nabarmen hobetuko dute Bilboko eta Alonsotegiko 360.000 auzokideek jasotzen duten arreta

2017.eko uztailak 05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkullu Lehendakariak instalazio berriak bisitatu ditu eta esan du ebakuntza-gelako bloke berriak urtero 2500  ebakuntza gehiago egiteko aukera emango duela
  • Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak kirofano hibrido edo erradiokirofano bat izango du, zeinaren bidez  profesionalek zailtasun handiko ebakuntzak egin ahal izango baitituzte agresibitate txikiagoko teknikak erabiliz eta pazientearen segurtasuna hobetuz. 
  • Ebakuntza-gelak irekitzeaz gain, zazpi box berri dituen zainketa intentsiboetako gune berri bat  inauguratu da.  Boxek teknologia aurreratua daukate, handiagoak dira eta indibidualak. 
  • Eusko Jaurlaritzak 15 milioi inbertitu ditu azpiegitura berri hauetan.  Horri esker Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak 1.200 m2 gehiago  izango ditu kirurgia aldean, eta 400 mbaino zertxobait gehiago zerbitzu intentsiboetako gunean. Gainera, handiagoak eta hobeak diren eraikuntzak hauek pazienteei eta profesionalei segurtasun eta konfort gehiago izateko aukera emango diete.

Gaur, uztailak 5, asteazkena, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, Jon Darpon Osasun-sailburua, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Maria Jesus Mugika Osakidetzako Zuzendari nagusia eta Eduardo Maiz Bilbo-Basurtu ESIko Zuzendari gerentea Areilza dk. pabiloiko bloke kirurgiko berria eta zainketa intentsiboetako guneko irekiera ekitaldian izan dira.  Eremu berria uztailaren 17an hasiko da martxan.

Bere hitzaldian Iñigo Urkullu Lehendakariak Eusko Jarurlaritzaren helburua zerbitzu publikiak hobetzea dela azpimarratu du, eta Bilboko Unibertsitate Ospitaleak, osasun-azpiegitura berriari esker, paziente gehiago eta hobeto artatuko ditu, profesionalen eskarmentua eta azken belaunaldiko teknologia bateratuz, eta ondorioz, ehun urtetik gorako eraikuntza honen instalazioak bai eta pazienteen segurtasuna ere hobetuz.

Instalatutako teknologia berriari eta beharrezko egokitzapen lanei esker, zeinetan Eusko Jaurlaritzak ia 15 milioi inbertitu izan baitituen.  Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak 1.200 m2 izango ditu kirurgia aldean, eta 400 m2  baino zertxobait gehiago zerbitzu intentsiboetako gunean. Gainera, handiagoak eta hobeak diren eraikuntzak hauek pazienteei eta profesionalei segurtasun eta konfort gehiago izateko aukera emango die.

Bloke kirurgiko berriak 6 kirofano ditu, eta uztailaren 17an hasiko da martxan.  Urtean 2500 ebakuntza gehiago egingo dira, ondorioz, itxarote-zerrenda txikiagotuko da, eta pazientearen segurtasuna handituko da.

Aipatzekoa da ezen kirofano bat hibrido edo erradiokirofanoa dela.  Horrek esan nahi du kirofano barruan erradiologiako tresna bat instalatu dela,  eta horren bitartez  konplexutasun handiko kirurgia endobaskularra egin ahal izango da; hau da, lehen kirurgia irekia baliatuz egiten ziren ebakuntzak, orain azalean zehar egiteko aukera izango da.  Hartara, agresibitate gutxiagoko kirurgia erabiliko da, eta pazientearen segurtasuna gehiago babestuko da.

Kirofano berriak irekitzearekin batera,  zazpi box dituen zainketa intentsiboetako gune bat inauguratu da.  Guztiak merkatura atera diren azkenengo teknologiarekin hornituta, gainera, handiago eta erosoagoak dira.  Zazpi box berri horiei ospitaleak dagoeneko dituen beste 8ak gehitu behar zaizkie.

Iñigo Urkullu Lehendakariak zera azpimarratu du: “Eusko Jaurlaritzak giza baliabideetan, azpiegitura berrietan eta euskal herritarren osasunaren zerbitzurako teknologian inbertitzen jarraituko du.  Euskal gizarteari, lantalde profesionalaren bidez, teknologiarik aurreratuena eskaintzeko inbertitzen dugu

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    La OSI Bilbao Basurto abre nuevos quirófanos y un área de Cuidados Intensivos que mejorarán la atención sanitaria. https://t.co/oo7yVpSv9T

  • 2017.eko uztailak 05

    Este acto es el reflejo de la estrategia diseñada desde Lehendakaritza y Eusko Jaurlaritza en la mejora de los servicios asistenciales, a través de la gestión de profesionales altamente cualificados en el uso y manejo de medios y tecnologías punteras. Zorionak denori benetan!!!

Ekitaldiko kargudunak