Eu

2,2 milioi gizarte-ekonomiarako laguntzetan (Gobernu Bilera 2017-07-04)

2017.eko uztailak 04

Lan eta Justiziako sailburuak 2017an gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko eta sustatzeko eta enpresa-mota horien lurralde-sustapen planifikatua garatzeko Lan eta Justizia Sailak eman ahalko dituen laguntzak arautzen dituen Aginduaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari. 

Lana enpresa-proiektu komun batean uztartzen duten kooperatiba eta lan-sozietateak sustatzeko eta eratzeko laguntzak arautzen ditu Aginduak, proiektu hori demokratikoki eta solidarioki kudeatzen dela; halaber, zailtasunak dituzten merkataritza-sozietateak langileen beren enpresa bilakatzea ere jasotzen du, bai eta lurraldean gizarte-ekonomiako enpresa berriak sustatzeko eskualdeko oinarriko planak prestatzea ere. 

Sustapen-jarduera horren garapena lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen da, Euskadiko elkarte- eta federazio-erakundeen eta lan-sozietateen parte-hartzearekin. Horiek euskal administrazioarekin batera, beste enpresa-egitura horren erantzule dira, enpresa egiteko beste modu horren erantzule, enpresa-arrakasta gizarte-kohesioarekin lotzen duenarena. 

2017 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onetsi zituen Legeak helburu horretarako 2.014.736 euroko aurrekontu-kreditua ezartzen du; horietatik, 1.754.736 € kooperatiba eta lan-sozietate berriak sustatzera bideratzen dira, eraldaketak barne; 50.000 €, bideragarritasun-azterlanetarako, besteak beste, gizarte-ekonomiako enpresena, lehiaketa aurreko fasean dauden merkataritza-enpresena; eta 210.000 €, eskualdean finkatuta dauden gizarte-ekonomiako enpresen eta hezkuntza-erakundeen parte-hartzea duten eskualdeetako jarduketa-planak garatzeko, gizarte-ekonomiako enpresen mintegiak eratzen dituztela. 

Bazkideak gizarte-ekonomiako enpresetan sartzeko laguntzak (248.000 euro) 

Hala ere, Lan eta Justiziako sailburuak 2017an bazkideak gizarte-ekonomiako enpresetan sartzeko Lan eta Justizia Sailak eman ahalko dituen laguntzak arautzen dituen Aginduaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari. 

Aginduaren helburua da kooperatiben eta lan-sozietateen sozietate-oinarria handitzea: horretarako, funtsean, batetik, inoren kontura eta aktibo dauden langileak bazkide langile sartu ahal izatea enpresa horietan, eta, bestetik, langabeak sartzea bazkide langile gisa. 

Sustapen-tresnaren helburua da langile horiek bazkide langileen izaera edukitzeko ordaindu behar duten kapital sozialaren ekarpen osoa edo zati bat elkarrekin finantzatzea, kontuan hartuta, gainera, laguntza gehiago emateko, lan-merkatuan dauden desabantaila-egoerak, desgaitasunarekin, genero-desberdintasunarekin, kontziliazioarekin eta besterekin lotuta. 

2017 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onetsi zituen Legeak helburu horretarako 248.000 euroko aurrekontu-kreditua ezartzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko