Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

"Ate Irekien Eguna" ospatu da Teknologi Parkeetan

2010.eko azaroak 21

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Teknologia Parkeek Ate Irekien Eguna ospatu dute gaur. Euskadiko Parke Teknologikoetan egiten den lana eta bertan kokatutako enpresak ezagutzeko aukera ezin hobea da Ate Irekien Eguna.

Jolas, tailer, zientzia-gune eta jardun ezberdinen bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza gizartera hurbiltzea da Ate Irekien Egunaren helburu nagusia. Baita Teknologia Berriak, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzan oinarriturik, ingurumenarekin errespetagarria den eredu industrialaren adierazgarri garbia erakustea ere.

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua izan da gaur Arabako Teknologia Parkean, bertan egon den parte hartze altua azpimarratuz: "Zientzia, Berrikuntza eta Teknologia zabaldu behar dugu ezagunak izateko, produktibitate eta lehiakortasunaren hobekuntzaren euskarriak baitira".

Arabako Teknologia Parkearen XIII. Ate Irekien Eguna ospatu da gaur eta Mugikortasun Iraunkorra izan du ardatz nagusi. Parke Teknologikoak hainbat ekimen garatu ditu aurten mugikortasun iraunkorraren inguruan, besteak beste Mugikortasun Foroa, Parkeko enpresen lankidetzarekin martxan jarritako ekimena eta mugikortasunarekin zerikusirik duten arlo guztiak hobetzeko helburua duena; edota ibilgailu elektrikoa sustatzeko jardunak, honi esker Parkeak ibilgailu elektrikoen flota bat eta hauek kargatzeko guneak izan ditu erabiltzaileen eskura. Ate Irekien egunean, zenbait ibilgailu elektriko ikusi eta erabiltzeko aukera izango da. Horrez gain, parkean kokatutako zenbait enpresa bisitatzeko aukera ere izan dute bisitariek.

XI. edizioa izan du aurten Bizkaiko Teknologia Parkearen Ate Irekien Egunak hainbat ekitaldiekin: haur eta gazteentzako Zientzia-Guneak, Aeromodelismoa, Magia Ikuskizuna, Zuhaitzen Ibilbidea, Dantza, Musika, baita Kalejira Zientifikoa ere. Euskal Energia Erakundeak zenbait ibilgailu elektriko jarri ditu ikusgai eta bisitariek bizikleta elektrikoak erabili ahal izan dituzte.
Aurtengo berrikuntza BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentrua izan da, ateak ireki baititu bertaratu diren guztiek ikusteko aukera izan dezaten. BTEKek zientzia eta teknologia gizartera, batez ere ikasleei hurbiltzea du helburu, diseinu erakargarri batez egindako moduluei esker. Besteak beste Mundu digitala, Nanoteknologia, Bioteknologia edota Robotikaren esparruan ibilbide dibertigarria egiteko aukera izan dute bertaratu direnek.
Honez gain, enpresa eta zentro teknologikoak bisitatu eta egun horretarako antolatu dituzten ekintzek eta beste hainbat jardunek osatu dute egun honetako egitaraua.

Miramon Erakusteko Egunaren hamaikagarren edizioa izan da aurtengoa. Gipuzkoako Teknologi Parkeak eta Zientziaren kutxaGuneak antolatuta,  familia osoari zuzendutako jarduerak antolatu dira. Zientziaren kutxaGunean haurrentzako tailerrak, zientzia ikuskizunak, animazioak, Planetariumera bisitaldiak eta Parkean kokatutako enpresen erakusketa egon dira. Argazki Digitalaren VII. Miramon Lehiaketa ere egin da.
Gaztetxoenek honako tailer hauetan parte hartzeko aukera izan dute: Planetarium Txiki, Planetarium, Blandiblú eta Energiarekin. Elektrizitate Ikuskizuna adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Zientziaren kutxaGunearen erakusketa iraunkorra ere zabalik izango da eta museoaren kanpoaldean Segway ibilbidea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda