Eu

Baliokidetzeen dekretuaren aldaketa onartu du Eusko Jaurlaritzak eta euskararen ezagutza egiaztagiriak Europako Markora egokitu ditu (Gobernu Bilera 2017-07-04)

2017.eko uztailak 04

Neurri honen bidez, administrazio ezberdinek ematen dituzten titulu eta egiaztagiri guztiak B1, B2, C1 eta C2 mailetara egokituta gelditu dira 

Eusko Jaurlaritzak euskararen ezagutza egiaztagirien baliokidetzeak arautzen dituen dekretuaren aldaketa onartu du gaurko Gobernu Kontseiluan. Dekretu-proiektu bidez eginiko aldaketa horri esker, egungo titulu eta egiaztagiri guztiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin baliokidetu dira. 

Nahiz eta iraganeko gobernuaren dekretuen eta aginduen ondorioz euskararen ezagutza egiaztagiri eta titulu ia guztiak baliokidetuta egon honezkero, baliokidetzeen dekretuak ez zituen emandako titulu guztiak barne hartzen. Dekretu honen aldaketaren xedea HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) ematen dituen tituluak eta Euskaltzaindiaren B titulua sartzea izan da nagusiki. 

Honela, titulu eta egiaztagiri guztiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin baliokidetu dira:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B1 mailarekin egokitutako titulu eta egiaztagiriak:

-  Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundeak (HAEE) ematen duen 1. hizkuntza-eskakizuna.

-  HABEren 1 eta B1 mailako egiaztagiriak.

-  Osakidetzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B2 mailarekin egokitutako titulu eta egiaztagiriak:

-  Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundeak (HAEE) ematen duen 2. hizkuntza-eskakizuna.

-  HABEren 2 eta B2 mailako egiaztagiriak.

-  Osakidetzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.

-  Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.

-  Irakasleen 1. hizkuntza-eskakizuna.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C1 mailarekin egokitutako titulu eta egiaztagiriak:

-  Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundeak (HAEE) ematen duen 3. hizkuntza-eskakizuna.

-  HABEren 3 eta C1 mailako egiaztagiriak.

-  Osakidetzaren 3. hizkuntza-eskakizuna.

-  Ertzaintzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.

-  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

-  Euskaltzaindiaren D titulua.

-  Irakasleen 2. hizkuntza-eskakizuna.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C2 mailarekin egokitutako titulu eta egiaztagiriak:

-  Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundeak (HAEE) ematen duen 4. hizkuntza-eskakizuna.

-  HABEren 4 eta C2 mailako egiaztagiriak.

-  Osakidetzaren 4. hizkuntza-eskakizuna.

-  Euskaltzaindiaren B titulua.

Taula honetan erregistro bateratuan egiaztatutako mailak agertzen dira (A1 eta A2 mailak izan ezik). Egiaztaturiko mailarik altuena ikus daiteke; alegia, hiritar batek bi ziurtagiri egiaztatu baditu, egiaztatutako azkena baino ez da agertzen: 

Maila

Kopurua

%

B1

50.952

%18,56

B2

55.641

%20,27

C1

163.112

%59,42

C2

4.785

%1,74

Guztira

274.490

%100,00

  
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko