Kiroleko dopinaren aurkako legea aldatzeko proiektua onartu du Gobernuak (Gobernu Bilera 2017-07-04)
Xedea da arautegia Dopinaren aurkako Munduko Kodera egokitzea, eta berritasun nagusia zenbait zigorren gogortzea izango da
Gobernu Batzordeak Kiroleko dopinaren aurkako legea aldatzeko lege-proiektua onartu du bere gaurko bileran. Aldaketa horren xedea da euskal arautegia Dopinaren aurkako Munduko Kodera egokitzea eta berritasun nagusia zigorren gogortzea izango da; esate baterako, arau-hauste larriengatik ezartzen den bi urteko zigorra lau urtekoa izatera pasatuko da. Horrez gain, zigortutako jokabide berriak ezarri dira eta Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia zerbitzu eskuduna izendatu da dopinaren aurka Euskadin borrokatzeko. Hemendik aurrera, Legebiltzarreko taldeek eztabaidari hasiera eman eta dokumentuari ekarpenak egiteko aukera izango dute; ahalik eta adostasun handiena bilduko duen amaierako testua osatzea da helburua.
Legea aldatzeko proiektu honen zio nagusia 2015eko urtarrilaren 1etik indarrean dagoen Dopinaren Aurkako Munduko Kodean sarturiko aldaketetara egokitzea da. Aldaketak bi urtetik lau urtera igoko du arau-hauste oso larriengatik ezarritako suspentsioa eta, ondorioz, bikoiztuko da berariazko sustantziak (sustantzia hauen helburua ez da arazo bat tratatzea, baizik eta kirol errendimendua hobetzea) hartzeagatik ezarritako zigorra, baldin eta nahitasuna demostratzen bada. Horrez gain, lege berriak 3 urtetik 10 urtera luzatuko du preskripzio-epea.
Aldaketak beste bi arau-hauste gehitzen ditu. Alde batetik, arau-hauste bat egiten laguntzea, hori egiteko konspiratzea, estaltzea edo beste edozein motatako konplizitatea zigortuko da. Bestetik, dopinarekin loturiko jokabideren bat izateagatik zigortutako pertsona batekin kolaboratzea zigortuko da. Debekatuta dauden laguntzaileen zerrenda helaraziko zaie kirolariei, zehapen hau bete dezaten inolako oztoporik gabe.
Dopinaren aurkako Euskal Agentziaren aitortza dopinaren aurkako borroka Euskadin gauzatzeko organo eskudun gisa akordio berriaren funtsezko ekarpenetako bat da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren mende dagoen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren nahia da Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia Dopinaren Aurkako Munduko Agentziako kide egitea.
Aldaketak kirol-lehiaketetan edo -jardueretan parte hartzen duten pertsona guztiak kontrolatzeko aukera proposatzen du ere, lizentziadun kirolariak soilik kontrolatu ordez.
Lege berriak, halaber, dopinarekin loturiko jokabideren bat izateagatik zigortutako laguntzaileekin -mediku edo entrenatzaile, esaterako- lan egitea debekatuko du. Debekatuta dauden laguntzaileen zerrenda helaraziko zaie kirolariei, zehapen hau bete dezaten inolako oztoporik gabe.
Azkenik, legea aldatzeko proiektuak beste aukera berri bat aurreikusten du: lagin biologikoak Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren (AMA) akreditazioa izan ez baina organo horren baimena duten laborategietan aztertu ahal izatea.
-
2017-07-04
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: El Gobierno da luz verde al proyecto para la modificación de la ley contra el #dopaje en el deporte ➡ https://t.co/SjpVlGbOMB… -
2017-07-04
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: El Gobierno da luz verde al proyecto para la modificación de la ley contra el #dopaje en el deporte ➡ https://t.co/SjpVlGbOMB… -
2017-07-04
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak Kiroleko #dopina-ren aurkako legearen zigorrak gogortuko ditu ➡ https://t.co/bDLS6W7MYu https://t.co/VGRtuQ9EjK -
2017-07-04
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: El Gobierno da luz verde al proyecto para la modificación de la ley contra el #dopaje en el deporte ➡ https://t.co/SjpVlGbOMB…