Berriak Osasuna
Eu

Baimena eman da Donostiako Aiete auzoan Osakidetzaren osasun zentro berria egiteko lur zatiaren doako lagapena onartzeko (Gobernu Bilera 2017-07-04)

2017.eko uztailak 04

Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur, Pedro María Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak eta Jon Darpón Osasun sailburuak proposatuta, Donostiako Aiete auzoan Osakidetzaren osasun-zentro berria egiteko lur-zatiaren titulartasunaren doako lagapena onartzeko, izan ere ulertzen da beharrezko interes publikoko nahiko arrazoi dagoela. 

Aurtengo apirilean, Donostiako Udalak erabaki du doan lagatzea Eusko Jaurlaritzari lur-zati horren titulartasuna, osasun-zentro berria eraikitzeko. Gaur Gobernu Kontseiluak hartu duen erabakiaren ondoren, eta lagapenerako eskritura publikoa formalizatu ondoren, higiezina euskal osasun-zerbitzu publikoari lotuta eta, beraz, Osakidetzari atxikita egongo da. 

Aieteko osasun-zentro berriak 2,2 milioi euroko inbertsioa du eta 2.000 metro koadroko azalera, eremuko auzokideen osasun-eskariei erantzuteko, kontuan hartuta auzokide horiek osasun-azpiegitura eskatzen ari zirela, Aiete Gipuzkoako hiriburuan azken urteotan hazkuntzarik gehien izan duen auzoetako bat dela aintzat hartuta. 

Zentro berriak familia-medikuntzarako 7 kontsulta, pediatriarako 2 kontsulta, erizaintzako 8 kontsulta, sendaketa-gela 1, ateratze-gela 1 eta proba osagarrietarako beste bat, emakumeari arreta emateko arloa kontsultarekin, miaketa-gela eta taldeko jarduerak egiteko gela bat izango ditu. Era berean, Errehabilitazio Psikiatrikoko Unitatea izango du, Gipuzkoako 18 urtetik gorako herritarrek arreta intentsiborako dituzten beharrei erantzuteko, 6 kontsultarekin, taldeko tratamendurako zenbait gelarekin eta laguntza-arloekin. Unitate horrek psikiatra, osasun metaleko erizainak, gizarte-langilea eta terapeuta okupazionalak ditu. Gaur egun, Antiguon dago, baina Aietera lekualdatuko dute eta, horrela, zerbitzu horrek instalazio hobeak izango ditu. 

Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, “Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat lehentasuna du osasun-azpiegituren etengabeko hobekuntzak, bai Gipuzkoan, bai Euskadiko gainerako lurraldeetan, egunero gure pazienteei lurralde guztietan homogeneoki eta zuzentasunez ematen dizkiegun kalitate-kotei eutsi ahal izateko".

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko