Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Adikzioen VII. Plana onartu du (Gobernu Bilera 2017-07-04)

2017.eko uztailak 04

Arriskuei aurre eginez, Osasuna eraikiz” goiburuarekin, gai mendetasun-sortzaileen kontsumoa eta portaera-adikzioak murriztu nahi ditu, osasuna prebenitzera eta sustatzera, eskaintza eta eskaria murriztera, eta laguntza soziosanitarioa eta gizarteratzea bultzatzera bideratutako 16 helburu eta 49 ekintzaren bidez 

Gai mendetasun-sortzaileen kontsumoa eta portaera-adikzioak ahalik eta gehien murriztea eta, beraz, horiek pertsonen eta haien familien osasunean eta, erkidegoan eta biztanlerian, oro har, dituzten eraginak murriztea Euskadiko Adikzioen VII. Planaren funtsezko helburua da, goiburu hau hartuta: “Arriskuei aurre eginez, Osasuna eraikiz”.

Osasun sailburu Jon Darpón Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan agertu da gaur, Euskadin adikzio-arloan garatzen diren estrategia eta esku-hartze guztiak planifikatzeko, antolatzeko eta koordinatzeko tresna honen edukiaren berri emateko. 

Jon Darpónek nabarmendu nahi izan du 2015ean hasitako plana parte hartzeko (hainbat erakunde eta entitatetako 74 pertsonatik gora), prestatzeko eta gero alderatzeko prozesu zabal eta aberats baten emaitza dela; Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legearen (Eusko Legebiltzarrean aho batez onartuaren), Osasun Antolamenduari buruzko Legearen eta Osasun Planaren ildoan beti.  

Horrela, Euskadiko Adikzioen VII. Plan hau sostengatzen duten printzipioak dira Osasun Publikoaren eta Osasunaren ikuspegia politika guztietan; adikzioen ikuspegi integral bat; gaien adikzioak, portaerazkoak eta problematika berriak kontuan hartzea; hiru mailatan esku hartzea: pertsona, gizarte- eta erkidego-ingurunea, eta testuinguru sozioekonomiko eta politikoa; unibertsaltasuna, elkartasuna eta ekitatea, eta iraunkortasuna

Printzipio horietatik abiatuta, Euskadiko Adikzioen VII. Planak 16 helburu eta 49 ekintza mugatzen ditu guztira, lehentasunezko 5 ardatzetan taldekatuta: horietako 3k kontuan hartzen dituzte sustapena, prebentzioa eta hezkuntza; eskaintza eta eskaria murriztea, eta laguntza sanitarioa eta soziosanitarioa eta gizarteratzea; eta beste 2 zeharkakoagoak dira, lidergoa eta koordinazioa eta ezagutzaren eta ebaluazioaren kudeaketa kontuan hartzen dituztenak. 

1. ARDATZA, OSASUNAREN PREBENTZIOA ETA SUSTAPENA. Osasunaren sustapena bultzatu nahi du eta ingurune, jarrera eta bizimodu osasungarriak sustatu. Eta aldi berean babes-faktoreak indartu, adikzioen eragina eta nagusitasuna murriztu eta horien aitzindari diren arrisku-faktoreak eta -portaerak minimizatu. 

2. ARDATZA, ESKAINTZA MURRIZTEA. Helburu nagusia da gaietarako eta adikzioak sor ditzaketen jardueretarako sarbidea mugatzea, horien kontsumoaren aurrean tolerantzia soziala murriztea eta indarrean den araudia modu eraginkorrean betetzea bultzatzea. 

3. ARDATZA, LAGUNTZA SANITARIOA ETA SOZIOSANITARIOA ETA GIZARTERATZEA. Bere xedea da adikzio eta portaera eta kontsumo problematikoen ondorioz sortutako arriskuak eta kalteak minimizatzea eta, Euskadiko osasun-sarearen eta gizarte-zerbitzuen bidez, erantzun jarraitua, koordinatua eta eraginkorra ematea adikzioen fenomenoak berekin dakartzan laguntza-premiei. 

4. ARDATZA, EZAGUTZAREN ETA EBALUAZIOAREN KUDEAKETA. Aurrera egin nahi du adikzioen arloko ikerketan, dibulgazioan eta ezagutzan, horien kausa eta eraginetan, eta esparru honetan planteatutako programa eta ekimenen ebaluazioan. 

5. ARDATZA, LIDERGOA ETA KOORDINAZIOA. Adikzioen esparruan inplikatutako eragile-sistemaren funtzionamendu koordinatu, kohesionatu, eraginkor eta efiziente batean aurrera egin nahi du. 

Neurri horien betetze-maila eta eraginkortasuna ziurtatzeko, 33 adierazle ezarri dira guztira, bai emaitzenak, lortutako hobekuntza neurtzeko eta kuantifikatzeko, bai inpaktuarenak, jarritako ildoen pixkanakako ezarpena aldizka ebaluatzeko.                               

EUSKADI “EZ DA ZEROTIK ABIATZEN” 

Jon Darpónek azpimarratu duenez, balio, ohitura eta bizimodu osasungarrien sustapena; prebentzioa; arriskuak murriztea, eta adikzioak dituzten pertsonen arreta euskal administrazioen ekintzan duela hiru hamarkada baino gehiagoz finkatutako lan-ildo bat dira. Horri esker, gaur egun Euskadiko 48 udalerrik droga-mendekotasunen plan bat dute edo horrelako bati ekin diote, eta euskal biztanleriaren % 85 adikzioen prebentzio-talde bat edo adikzioen tokiko plan bat duen herri batean bizi da. 

Ibilbide horretan, iaz 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa onartzea mugarria izan zen. Orain, arau horren babespean Adikzioen Erakundearteko Batzordea eta Adikzioen Euskal Kontseilua sortu ondoren, eta plan hori bi instantzien iritzipean jarritakoan, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Euskadiko Adikzioen zazpigarren Plana denari. 

Plan hori, azpimarratu du Osasun sailburuak, “ez da zerotik abiatzen, baizik gizarte-eragile eta erakundeek urte hauetan guztietan zehar egindako lan jarraitu batetik”. Hain zuzen –zioen–, VII. Plana prestatzeko erabili den diagnostikoa haren aurrekoaren, Adikzioen VI. Euskal Planaren ebaluazioaren ondorio nagusiak analizatu ondoren ezarri da; hauek dira:  

-Adikzioen prebentzioan eta osasunaren sustapenean  egindako lana tresna garrantzitsuenetako bat da ohitura osasungarriak finkatzeko eta arrisku-kontsumoak eta -portaerak murrizteko.

-Tabakismoaren eragina murriztu egin da, esparru horretan egindako ahalegin handiengatik, baina funtsezkoa da lanean jarraitzea eta adi egotea, atzerapausoak ematea ekiditeko.

-Alkohol-kontsumo intentsiboak kezkagarria izaten jarraitzen du, bereziki pertsona gazteenen artean dagoen patroi-aldaketagatik.

-Euskadin kontsumoak murriztu egin dira orokorrean, baina Europan buru izaten jarraitzen dute, bereziki alkoholaren, tabakoaren edo cannabisaren kasuan, eta arriskuaren pertzepzio baxua egiaztatu da, batez ere alkoholaren eta cannabisaren kasuan.

-Legez kontrako gai berriak merkatuan sartzen diren erritmo azkarraren aurrean, beharrezkoa da horiek izan dezaketen toxikotasuna arretaz zaintzea.

-Teknologia digitalei lotutako portaera eta patroi berrien larrialdi baten aurrean gaude, baita jokoari dagokionez ere, eta horrek eremu horretan prebentzioa indartzeko premia adierazten du.

 

27 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenletamendia
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Adikzioen VII. Plana onartu du ➡ https://t.co/qYjRXR8ynN https://t.co/OxFNTqZwou

  • @mariluzjaugsr
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/FJA7EInM4s https://t.co/7xdARsb6X8

  • @caritas_bizkaia
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi https://t.co/Y9Y6OUd537

  • @mikel_uriguen
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi https://t.co/Y9Y6OUd537

  • @ConsejeroD7
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi https://t.co/Y9Y6OUd537

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi https://t.co/Y9Y6OUd537

  • @MireiaElkoro
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/gr88BBmrgC https://t.co/eNP5Abng1g

  • @eduardo_maiz
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi https://t.co/Y9Y6OUd537

  • @IkerSOMA
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/gr88BBmrgC https://t.co/eNP5Abng1g

  • @ahedojl
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/gr88BBmrgC https://t.co/eNP5Abng1g

  • @eajpnvparlament
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/gr88BBmrgC https://t.co/eNP5Abng1g

  • @eajpnvparlament
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Adikzioen VII. Plana onartu du ➡ https://t.co/qYjRXR8ynN https://t.co/OxFNTqZwou

  • @eajpnvparlament
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/FJA7EInM4s https://t.co/7xdARsb6X8

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/gr88BBmrgC https://t.co/eNP5Abng1g

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Adikzioen VII. Plana onartu du ➡ https://t.co/qYjRXR8ynN https://t.co/OxFNTqZwou

  • @AntxonApinaniz
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/FJA7EInM4s https://t.co/7xdARsb6X8

  • @Smsalud2016
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/FJA7EInM4s https://t.co/7xdARsb6X8

  • @exnaife
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/gr88BBmrgC https://t.co/eNP5Abng1g

  • @ibetolaza
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/FJA7EInM4s https://t.co/7xdARsb6X8

  • @jerkoreka
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Adikzioen VII. Plana onartu du ➡ https://t.co/qYjRXR8ynN https://t.co/OxFNTqZwou

  • @Gob_eus
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Adikzioen VII. Plana onartu du ➡ https://t.co/qYjRXR8ynN https://t.co/OxFNTqZwou

  • @jerkoreka
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/gr88BBmrgC https://t.co/eNP5Abng1g

  • @Gob_eus
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/gr88BBmrgC https://t.co/eNP5Abng1g

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Adikzioen VII. Plana onartu du ➡ https://t.co/VZXLGza4rO https://t.co/hoj2o10Tdy

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el VII Plan de Adicciones de Euskadi ➡ https://t.co/FJA7EInM4s https://t.co/7xdARsb6X8

Komunikabideek behera kargatzeko