Berriak Hezkuntza
Eu

150.000 euro eskola eremuan euskararen erabilera bultzatzeko (Gobernu Bilera 2017-07-04)

2017.eko uztailak 04

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2017-2018 ikasturtean eskolaren eremuan euskararen erabilera bultzatzeko diru-laguntzak deitzen dituen Agindua onartu du.

150.000 euroko diru kopurua duen deialdi hau, Euskadiko unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe itunpekoei zuzendua da, 2017-2018 ikasturtean zehar –ikasgela barruan zein kanpoan- ikasleen artean euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza-gaitasuna nahiz bat-bateko jariakortasuna indartuko duten jarduerak antola ditzaten.

Programa honen baitan diruz lagundu ahal izango dira ikastetxeetan, egoera ez formaletan, euskararen ahozko erabilera bultzatzea xede duten jarduerak, hala nola, eskola antzerkigintza, bertso-lanketa, kantagintza, irratigintza, kontalaritza, edo ikasleen ahozko adierazmena hobetzeko asmoz eskolara gonbidatuak ekartzea, baina baita euskal giroko egonaldiak, edo ikastetxeen arteko trukeak ere, beste hainbat jardueraren artean. 

Amaitu berri den 2016-2017 ikasturtean, Euskadin Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo DBH eskaintzen duten itunpeko 164 ikastetxek jaso dituzte diru-laguntzak deialdi honen bidez.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzkueFundazioa
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 150.000 euro eskola eremuan #euskara-ren erabilera bultzatzeko ➡ https://t.co/UkKuudK1s9

  • @imanollanda
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Subvenciones de 150.000 euros para fomentar el uso del #euskera en el ámbito escolar ➡ https://t.co/zshqIdrI0d

Komunikabideek behera kargatzeko