Berriak Herrizaingoa
Eu

Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak asteburu honetan egingo du urtero Galdameseko haitzulo batean burutzen duen erreskate simulazioa

2010.eko azaroak 20

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak erreskate simulazio bat kudeatuko du asteburu honetan Galdameseko (Bizkaia) haitzulo batean. Euskal Espeleologoen Elkargoaren eta Ertzaintzaren Mendiko Erreskate Taldearen laguntza izando du ekimenak eta estatuko autonomia-erkidego ezberdinetatik etorritako ia ehun espeleologok hartuko dute parte.

Raul Fernandez de Arroiabe Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailako sailburuordea Galdamesen izan da eta ekintzak duen zailtasun maila handia azpimarratu du kanpoaldeko zein barrualdeko komunikazioak oso garrantzitsuak direla esanez.

Leizeko gune ezberdinetan zaurituta eta harrapatuta geratu diren espeleologo bi ateratzean datza eta izango duen zailtasun maila handiak halako egoeretan erabiltzen diren baliabide eta protokoloak neurtu eta eguneratzeko aukera emango du.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorología Zuzendaritzak haitzuloetan erreskateak egiteko artero antolatzen duen simulazio orokorra, aurten, Artekonako leizean egingo da Galdamesen. Gaur goizeko bederatzietan hasi eta igande goizaldean bukatuko da.
Hainbat lan taldek hartuko dute parte simulazioan; horien artean, Katalunia, Aragoi, Gaztela-Mantza eta Valentziatik etorritako espeleologo bolondresek. San Pedro Galdameseko udaletxean jarrito den agintaritza-gunetik kudeatuko dute uneoro guztien lana eta, kanpoko azpiegiturari dagozkionean, Gurutze Gorriaren laguntza ere izango dute.
Lagun talde handi bat halako egoeratarako entrenatu eta beren lana kudeatzea da ia ehun aditu bilduko dituen simulazio honen helburua. Erdia baino gehiago lurpera jeitsiko dira ustez zaurituta dauden bi pertsona ateratzera. Haitzuloko bi gune ezberdinetan egongo dira 150 metro inguruko sakoneran; sarrerako putzuen eta zaurituen artean kilometro erditik gorako distantzia egongo da.
Erreskate taldeko lehen kideak zaurituengana iristeko bidea seinaleztatzeaz arduratuko dira eta aginte-postuarekin harremanetan jarri ahal izateko kable bidezko telefono linea bat eta frekuentzia baxuko haririk gabeko sistemak ezarri beharko dituzte.
Jaitsiko diren hurrengoak mediku eta erizain espeleologoak izango dira; euren lana esku-oheak, medikuntzako gaiak eta zaurituak artatu eta euren ebakuazioa antolatzeko sorospen-gune bat ezartzeko beharrezko materiala eramatea izango da eta zaurituekin egongo dira ibilbide osoan.
Beraiekin batera joango dira ebakuazioaren arduradunak (Erreskate Taldeko ertzainak eta beste espeleologo batzuk) eta zaurituak atera eta mugitzeko beharrezko sistemak jartzeaz arduratuko dira.
9 edo 10 soroslek osatuko dute talde bakoitza eta elkar txadakatzen joango dira.
Oso simulazio zaila izango da, adituek soilik egin dezakete eta sorospen teknika konplexuak erabiltzea ezinbestekoa da. Sorosle bakoitza 10-12 ordu egongo da batez-beste lurpean lanean.

Hamaika pertsona erreskatatu dituzte kobazuloetatik 2004 eta 2009 artean

2004 eta 2009 artean Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikariek hamaika erreskate kudeatu dituzte EAEko haitzulo era lurpeko leizeetan, SOS-Deiakek zegozkion alerta egoerak abiatu ostean.
Altzania mendian, Araban, dagoen Leze haitzuloan egin dituzte erreskate gehien, hamaikatik sei hain zuzen. Gainerako bostak koba hauetan egin dira: Aizkorri mendiko Arrikrutz eta Gesaltzan; Ondarren, Aralar mendian; Ugatza muinoko (Dima) Barronbarro-Larrakoarrin eta Itxinako (Gorbeia) ITX 80 leizean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Dirección de Atención de Emergencias y Metereología