Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak BIND 4.0 ekimena aurkeztu die diplomazialariei Madrilen

2017.eko uztailak 04
  •   Ekimen hori nazioarteko lehendabiziko startup-azeleratzailea da

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Saileko arduradunek eta Kanpo Harremanetarako arduradunek lan bilera izan dute gaur Madrilen zenbait herrialdetako enbaxadoreekin “Bind 4.0” ekimena aurkezteko. Ekimen hori nazioarteko lehendabiziko startup-azeleratzailea da, Industry 4.0-ko maila handiko bezeroa eskaintzen duena.

Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzan izan da bilera eta honako hauek hartu dute parte: Estíbaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak; Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak; Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendariak; eta Argentina, Belgika, Brasil, Txile, Kolonbia, Estatu Batuak, Frantzia, Holanda, Israel, Italia, Mexiko, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua eta Suediako enbaxadetako sektore-ordezkariek.

“BIND 4.0: 4.0 industria azeleratzeko programa” izenburupeko lan-bileran ekimen berritzaile horren helburu bikoitza aurkeztu zaie kidego diplomatikoko kideei: alde batetik, mundu osoko Industry 4.0-ko startup onenak erakartzea eta horiek euskal industriaren ekosisteman azeleratzen eta garatzen laguntzea; eta bestetik, Euskadiren industria sarearen lehiakortasuna hobetzen laguntzea, industria 4.0 industriarako eraldaketa sustatuz.

Enbaxadekin izandako bileran, txostengileek Eusko Jaurlaritzaren apustu estrategikoa nabarmendu dute: industria sektorea sustatzea, orokorrean euskal ekonomiaren motorra eta ekintzaileen bitartez enplegu sortzailea baita, nazioartean talentua erakartzeko eta BIND 4.0-k eskaintzen duen izaera sektoriala sendotzeko. Lehenengo deialdia arrakastatsua izan denez –maiatzaren 5ean aurkeztu ziren deialdi horretako ondoriozko proiektuak–, Euskadiko 12 enpresa handi bildu dira programaren bigarren deialdian eta 27 izan dira guztira lankidetzan aritu diren enpresak. BIND 4.0 zain dago bigarren edizioa noiz hasiko, izan ere bihar, uztailaren 5ean, hasiko da startup-en hautagaitzak aurkezteko aldia. 

Ildo horretan, bileran parte hartu duten diplomazialari talde joriari azaldu zaionaren arabera, “beste startup-azeleratzailen aldean, BIN 4.0-k izaera publiko-pribatua du eta munduko lehen azeleratzailea da maila altueneko bezero industrialei startup-ak eskuragarri izatea bermatzen”. Halaber, azpimarratu da enpresek ekimen horren bitartez talentua, teknologiak eta irtenbide berritzaileak atxikitzen dituztela; startup-ek, benetako fakturazioa eta merkatu berriak eta finantziazioa eskuratzea; “eta garrantzitsuena, industria ekintzailetza aurreratuaren mapan kokatzen du Euskadi”. 

Eusko Jaurlaritzaren arduradunek eta kidego diplomatikoaren ordezkariek hainbat bilera izaten dituzte Madrilen, Jaurlaritzak legegintzaldirako aurreikusi dituen plan eta ekimen estrategikoak ezagutarazteko. Bilera horietako bat da gaur izandakoa.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta en Madrid al cuerpo diplomático su iniciativa BIND 4.0 https://t.co/gNy1DFOoXZ

  • @BasqueGlobalNet
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco presenta en Madrid al cuerpo diplomático su iniciativa BIND 4.0 ➡ https://t.co/xe97R8HZ7j @bind40 https://t.c

  • @euskadinnova
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak BIND 4.0 ekimena aurkeztu die diplomazialariei Madrilen ➡ https://t.co/KlKT9AW1XM @bind40 https://t.co/1yV03

  • @euskadinnova
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco presenta en Madrid al cuerpo diplomático su iniciativa BIND 4.0 ➡ https://t.co/xe97R8HZ7j @bind40 https://t.c

Ekitaldiko kargudunak