Eu

Beatriz Artolazabal: “Euskadiko Enpleguaren Etorkizunari buruzko lantalde batek, etorkizuneko lanetan oinarritzen denak, lana bilatzen ari diren pertsonei eta enpresei lagunduko die”

2017.eko uztailak 05
  • “Testuinguru ekonomiko, sozial, demografiko eta produktibo berriek errezeta berriak behar dituzte; horregatik sortu da Future Lan”
  • ‘Un modelo de anticipación de futuro del empleo para Euskadi’ hitzaldia, udako ikastaroaren barruan.
  • Future Lan Euskadiko enpleguaren eta lanerako joeren prospektibaren Behatokia da; tresna horren bidez, euskal enpresetako langileen eskariari buruzko eta lan-merkatuko langile kualifikatuen gainean etorkizunean izan daitekeen orekarik ezari buruzko informazio goiztiarra eskuratu daiteke.
  • “Horren bidez, erabaki eraginkorragoak hartu ahalko dira, enplegu- eta prestakuntza-politiken inguruan”.

 

Bilbo, 2017/07/05

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “Euskadiko Enpleguaren Etorkizunari buruzko lantalde bat sortzeak, etorkizuneko lanetan oinarritzen denak, lana bilatzen ari diren pertsonei eta enpresei lagunduko die”. Artolazabalek, gaur, Euskadin “Future Lan” Enpleguaren Etorkizunerako Lantaldea etorkizuneko hausnarketa-tresna gisa sortzeko aukeraren gainean hausnartu du, Bilbon EHU-UPVk antolatu duen ‘Sistemas de anticipación social e influencia en el futuro’ udako ikastaroan.

 Artolazabalek esan du nahiz eta “etorkizuna aurreikustea zaila den, aldaketak izango ditugula baitakigu, gizarte garen aldetik galdera bat egin behar diogula geure buruari: prestatu beharko al ginateke aldaketa horietarako edo utzi beharko genuke merkatuko indarrek erabakitzea? Prestatu egin behar garela uste dut, jakinik etorkizuna ez dela zientzia zehatza”.

 

“Gobernu garen aldetik, gure helburu eta zeregin nagusia herritarren arazoak konpontzea da eta beren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzutea”, esan du Artolazabalek, ‘Un modelo de anticipación de futuro para Euskadi’ hitzaldian.

 Artolazabal sailburuaren hitzetan, “prospektibak politika publikoak planifikatzen laguntzen digu, enpresek nola egiten duten aurrean hainbat egoera posible izateko, bai eta dakartzan arazoak ere. Horrela, aurreratu egiten gara”.

 Artolazabalek esan du “plangintza estrategikoa gobernuak gobernatzeko moduan eragiten duela eta, hori horrela, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez, ari dela prospektibaren estrategian lanean eta zenbait datu-iturri dituela erabakiak hartu ahal izateko aurreratzen den eta iritsi daitekeen errealitatean oinarrituta”.

 Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko titularrak esan du “euskal ekonomia eta gizartea aldatzen ari direla eta bertan izan behar dugula euskal gizarteak, bertako enpresek, erakundeek eta instituzioek gai antzemateko eta aurreikusteko zer behar dugun eta zer behar izango dugun; izan ere, ziur gaude testuinguru ekonomiko, sozial, demografiko eta produktibo berriek errezeta berriak behar dituztela”.

 

“Eusko Jaurlaritzaren ekintzak, bereziki, enplegua, suspertze ekonomikoa eta iraunkortasuna eta giza garapena, gizarte-integrazioa, berdintasuna eta kalitateko zerbitzu publikoak ditu oinarri”, esan du Beatriz Artolazabalek. “Testuinguru horretan, helburuak ezarri ditugu, epe laburrerako eta ertainerako, langabezia-tasa % 10etik behera murrizteko, eta pobrezia-tasa, % 20an. Bi horiek hemendik eta 2020ra ditugun helburu nagusiak dira".

 Udako ikastaroak

Artolazabal sailburuak itxi du UPV-EHUren “Sistemas de anticipación social e influencia en el futuro” udako ikastaroa bere hitzaldiarekin; ikastaroa Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak programatu dute.

 Ikastaroak hiru egun iraun du eta, bertan, hainbat lekutako eta hainbat ikuspegitako hizlariak izan dira: Stelina Chatzichristou, CEDEFOPekoa, Lanbide Heziketaren Garapenerako Europako Zentrokoa; Julián Pérez García, Madrilgo Unibertsitate Autonomokoa eta CEPREDE Iragarpen Ekonomikoko zentroko zuzendariondokoa; Sari Kristina Söderlund, Finlandiako Etorkizunaren Ikerketa Zentroko aholkularia; Ricardo Borges De Castro, Europako Batzordeko Prospektiba Estrategikoko aholkularia; Ibon Zugasti, Prospektiker-eko zuzendaria; Antonio Bañares, ABBVIE farmazia-enpresako gobernu-gaietako zuzendaria; Pedro Martínez Cid, Iberdrolako Berrikuntza Zuzendaritzako ondokoa; eta Javier Ramos, Lanbideko Kabinete Teknikoko arduraduna eta ikastaroko zuzendaria.

 “Egunotan, udako unibertsitate-campus honetan egiaztatu dugu nolako garrantzia duen etorkizunaren gainean hausnartzeak, etorkizunari aurrea hartzeak, dakartzan zailtasunak kontuan hartuta”, esan du Artolazabalek, amaitzeko.

 Ikastaroaren helburua da euskal gizartea, etorkizuneko estrategiak planifikatzeko orduan, epe luzeko ikuspegiak izateko beharraren gainean sentsibilizatzea eta, horretarako, ikuskaritza eta adimen estrategikoaren sistematikaren garrantzian eragina izatea eta nazioarteko erakundeen ekimenak ezagutzea politika ekonomikoarekin eta sozialarekin lotutako prospektibaren eremuan. Hori guztia, lanaren eta ekonomiaren etorkizunerako aukera edo mehatxu estrategikoak ekar ditzaketen epe luzeko joerak identifikatu ahal izateko.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal interviene en Cursos de verano @upvehu 'Un modelo de anticipación de futuro del empleo para Euskadi’ ➡ https://t.co/b0etnx4GOx

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Ramos