Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ‘Bilboren erorketa, lehen planoan’ erakusketa aurkeztu du, Euskadiko Artxibo Historikoan

2017.eko uztailak 03

Bilbo Gerra Zibilean jausi zeneko 80 urteurrena dela-eta, Euskadiko Artxibo Historikoak ‘Bilboren erorketa, lehen planoan’ erakusketa antolatu du. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izan da ekimen hau inauguratzeko arduraduna eta Lehendakari Agirreren Gobernuak pasarte honen atarian egindako lanaz hitz egin du. Proiektu honen bitartez, egun latz horietan hirian bizi izan zen giroa ekarri nahi izan da gogora eta hainbat arlo ezberdin gogoratzen dira.

Erakusketa Euskadiko Artxibo Historiakoaren beheko solairuan antolatu da eta abuztuaren 11ra arte izango da zabalik. Euskadiko Artxibo Historikoak antolatu du erakusketa, eta honako erakundeak izan dira laguntzaileak: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Sabino Arana Fundazioa, Fundación Indalecio Prieto, Lekeitioko Udala eta Bilboko Euskal Museoa. Erakusketak era guztietako ehunka argazki eta dokumentu biltzen ditu, horietako batzuk oso bitxi eta ezezagunak.

Bisitariari sei ibilbide nagusi proposatzen zaizkio bizi izan zen errealitatea ezagutarazteko: umeak, emakumeak, orden publikoa, ‘eguneroko ogia’, kultura eta aisialdia, eta  ‘baina batez ere, gerra’. Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialaria da erakusketa honen komisarioa. Gaurko aurkezpenean momentu historiko horren nondik norakoak azaldu ditu Goioganak.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euroberri
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@ZupiriaB ha presentado la exposición ‘La caída de Bilbao, en primer plano’ en el @euskadiartxiboa ➡ https://t.co/t8BB2CXgXb h…

  • @euskadiartxiboa
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@ZupiriaB ha presentado la exposición ‘La caída de Bilbao, en primer plano’ en el @euskadiartxiboa ➡ https://t.co/XU2opHvHbC

  • @euskadiartxiboa
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@ZupiriaB ha presentado la exposición ‘La caída de Bilbao, en primer plano’ en el @euskadiartxiboa ➡ https://t.co/t8BB2CXgXb h…

  • @euskadiartxiboa
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@ZupiriaB sailburuak ‘Bilboren erorketa, lehen planoan’ erakusketa aurkeztu du, @euskadiartxiboa-n ➡ https://t.co/OlxiBYa6US

  • @euskadiartxiboa
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@ZupiriaB sailburuak ‘Bilboren erorketa, lehen planoan’ erakusketa aurkeztu du, @euskadiartxiboa-n ➡ https://t.co/oLZ8866V6i

  • @eajpnv
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@ZupiriaB ha presentado la exposición ‘La caída de Bilbao, en primer plano’ en el @euskadiartxiboa ➡ https://t.co/t8BB2CXgXb h…

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@ZupiriaB ha presentado la exposición ‘La caída de Bilbao, en primer plano’ en el @euskadiartxiboa ➡ https://t.co/t8BB2CXgXb h…

  • @Gob_eus
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    .@ZupiriaB sailburuak ‘Bilboren erorketa, lehen planoan’ erakusketa aurkeztu du, @euskadiartxiboa-n ➡ https://t.co/oLZ8866V6i

  • @jerkoreka
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@ZupiriaB ha presentado la exposición ‘La caída de Bilbao, en primer plano’ en el @euskadiartxiboa ➡ https://t.co/t8BB2CXgXb h…

  • @ZupiriaB
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@ZupiriaB ha presentado la exposición ‘La caída de Bilbao, en primer plano’ en el @euskadiartxiboa ➡ https://t.co/t8BB2CXgXb h…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak