Eu

Busturialdea, Bergara eta Tolosako auzolandegiak gaur hasi dira, eta horien bidez abian jarriko diren jardueretan 207 gaztek parte hartuko dute

2017.eko uztailak 03
  • Ander Añibarrok Gazteriako zuzendariak esan du “auzolandegi”ek hainbat jatorritako neska-mutilak batuko dituztela
  • Gaur abian jarri diren “auzolandegietan”, 46 neska-mutilek parte hartuko dute

Vitoria-Gasteiz, 03/07/2017

Mundakako (Busturialdea), Bergarako eta Tolosako auzolandegietan, gaur eman diote hasiera udari; bertan, 207 neska-mutilek parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hiru lurralde historikoetako zortzi udalerri edo eskualdeetan abian jarri dituen auzolandegietan.

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak esan du auzolandegi horietan “Euskaditik, atzerriko herrialdeetatik eta estatuko beste leku batzuetatik heltzen diren neska-mutilak batuko direla”.

Auzolandegiak dira jatorri desberdineko neska-mutil gazteen taldeak borondatez eta eskuzabaltasunez, bi eta lau aste bitartean, gizarte-proiekzioa duen lan bat egiteko konpromisoa hartzeko antolatzen den jarduera; jarduera hori jarduera osagarriekin konbinatzen da. Proiektua hainbat balio sustatzeko bide da, besteak beste, bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea edo kulturen arteko ikaskuntza.

Gaur abian jarri diren “auzolandegietan”, 46 neska-mutilek parte hartuko dute Busturialdean, 17 gazte izango dira guneko 5 eta 15 urte bitarteko ume eta gazteek ingeles-ezagutzak hobetzeko arduradun; Bergaran, bestalde, 15 pertsonak parte hartuko dute Mizpirualde egoitzan belaunaldien arteko truke batean; eta, Tolosan, 14 neska-mutilek Uzturreko bainuak berreskuratzeko ahalegina egingo dute.

Hilaren 17an hasiko dira Aguraingo auzolandegiak (16 gaztek parte hartuko dute Pedroko hezegunea eta udalerriko berdegunea berreskuratzeko, garbitzeko eta haren balioa handitzeko lanetan); Lekeitiokoa (19 boluntario izango dira hirugarren adinekoak animatzeko Uribarren Abaroa egoitzan); Lemoakoa (beste 16 parte-hartzaile izango dira memoria historikoari eskainitako auzolandegian, Lemoatx mendian); eta Busturialdekoa berriro eta Tolosakoa (10 eta 18 pertsona, hurrenez hurren). Uztailaren 31n, Arraia-Maeztuko auzolandegia hasiko da (12 gaztek parte hartuko dute San Ildefonso edo Gustaldapa asfaltoen  antzinako fabrikaren indusketan); Galdameskoa (20 pertsonak lan egingo dute San Ginés bidea egokitzeko lanetan); Lekeitiokoa berriro (20 boluntario izango dira hirugarren adinekoak animatzeko Uribarren Abaroa egoitzan); eta Lemoakoa (beste 20 izango dira Lemoatx mendian memoria historikoari eskainita).

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2017.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    Busturialdea, Bergara eta Tolosako auzolandegiak hasi dira eta 207 gaztek parte hartuko dute https://t.co/ICuUGL9rHQ @Irekia

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak