Berriak Lehendakaritza
Eu

Egungo mutilei eta etorkizuneko gizonei buruzko hausnarketa egiten ari da Emakunde EHUko udako ikastaroetan

2017.eko uztailak 03

Gaur eta bihar Emakundek EHUko Udako Ikastaroen barnean “Mutilak, Zer nolako gizonak izango dira” ikastaroa antolatu du Donostiako Miramar jauregian. Ikastaroaren helburuak dira hausnartzea gizarteak mutilei eta neskei bidaltzen dizkien mezuei buruz, eta bereziki mutilek jasotzen dituzten mezu horiek  zein eragina duten euren nortasun eta garapenean. Honekin batera, beste helburu bat da hauen garapen integralaren alde eta berdintasun posizioaren alde ze esperientzia eta programa dauden gertutik ezagutzea.

Duela hamar urte, Emakundek jardunaldi bat antolatu zuen, neska gazteen inguruan. “Egungo neskak, etorkizuneko emakumeak” zuen izenburua, eta hortik dator aurtengo izenburua, kasu honetan mutilei zuzendua. Jardunaldi hartan generoak (itxaropenek, estereotipoek, rolek...) nesken nortasunean eta emakume izateko prozesuan ze eragin duten aztertu genuen. Orain mutilak izango dira mintzagai eta mutilak gizon bihurtzeko prozesua gertutik aztertuko da: zein mezu jasotzen dituzten (hezkuntzan, familian, komunikabideetan...) eta mezu horiek zelan laguntzen (edo mugatzen) duten euren garapen integrala eta boterearen eta indarkeriaren erabilera, besteak beste.

Emakunderen iritziz, berdintasuna lortzea gizarte osoaren lana da, baita ere gizonena. Gizonen ekarpenik gabe zaila izango da gizarte berdinzale bat eraikitzea. Hau dela eta 2007. urtetik abian du Gizonduz programa, euskal gizonak berdintasunaren alde eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurka  sentsibilizatzeko eta haien inplikazioa lortzeko. 

Ikastaroko hizlariak hezkidetza, antropologian eta maskulinitate eredu berrietan adituak dira. Besteak beste,  Carmen Meneses antropologoa, Moreno hezkidetzan aditua eta maskulinitate eredu berrietan adituak diren Octavio Salazar, Ritxar Bacete eta Miguel Lorente izango dira hizlarien artean. 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gaztematika
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    @emakundEJGV reflexiona sobre los niños del presente y los hombres del futuro en Cursosde verano de @upvehu https://t.co/t9TnXtoKgT

Ekitaldiko kargudunak