Eu

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordea, Unibertsitate Hezkuntza Dualaren Europako Sareak euskal enpresari eta gizarteari eginiko ekarpenari eskainitako jardunaldian

2017.eko ekainak 30
  • Carlos Santamaria zentroa, UPV/EHU, Donostian.

 

DSS 30 06 17

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, gaur, Unibertsitate Hezkuntza Dualaren Europako Sarearen  CWIHE Erasmus+ Proiektuari eskainitako jardunaldian parte hartu du; UPV/EHUren Carlos Santamaria Zentroan egin da, Donostian.

 

IMHko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolak proiektu bat garatu du Europako beste 6 unibertsitaterekin batera, Unibertsitateko Hezkuntza Dualaren Sarea lortzeko (CWIHE Erasmus+ proiektua). Topaketan, Unibertsitate Hezkuntza Dualaren Europako Sareak euskal enpresari eta gizarteari eginiko ekarpena zehaztu da.

 

Ekitaldian, UPV/EHUko errektoreak, Euskal Herriko Unibertsitateetako sailburuordeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zuzendariak, Confebaskeko ordezkariek eta Dual ereduan parte hartzen duten enpresetako ordezkariek parte hartu dute, besteak beste.

 

CWIHE Erasmus+ proiektua Makina-Erreminta Institutuko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolak jarri zuen abian (UPV/EHUri atxikitako zentroa), honako hauekin lankidetzan: Duale Hochschule Baden-Wurttemberg (DHBW), FH Joanneum Gesellschaft M.B.H., Formasup (Nord- Pas de Calais), Universitat de Lleida, Högskolan Väst eta Libera Universita di Bolzano.

 

Kristina Sandström-ek, Högskolan Väst-ek eta Nathalie Leroy-k (Formasup) jardunbide egokien zenbait adibide eman dituzte eta Carlos Peredak (Confebask), Karlos Balsateguik (Talleres Aratz), Eleazar Rayak (Linden Comansa), Ferran Badiak (Universitat de Lleida), enpresa-munduko zenbait lekukotza eman dituzte. Honako hauek itxi dute ekitaldia: Johannes Haas-ek (FH Joanneum Gesellschaft M.B.H), Ixaka Egurbidek, IMHkoak, eta Marcos Muro sailburuordeak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak