Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Kulturaren Hakobaren lehen bileran izan da, Euskadiko Artxibo Historikoan

2017.eko uztailak 03

Herri Aginteen arteko Koordinaziorako Batzorde honek kultura kudeatzen duten hiru maila administratiboetako ordezkariak biltzen ditu.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordea Kulturaren HAKOBAren lehen bileran izan dira gaur, gainontzeko erakundeetako ordezkariekin batera. Herri Aginteen arteko Koordinaziorako Batzorde honek Eusko Jaurlaritzako, aldundietako, eta udaletako kultura arduradunak biltzen ditu eta, sailburuak adierazi duenez, funtzionamendu iraunkorra izango du legegintzaldi honetan. Euskadiko Artxibo Historikoan izandako batzar honetan, erakunde ezberdinei eragiten dieten gaiak jorratu dira.

Kultura Auzolanean ekimenaren baitan biltzen zen erakundeen arteko batzordearen oinordekoa da Kulturaren HAKOBA, eta oraingoan ere kulturaren kudeaketarekin lotutako erakundeen arteko gaiak adostea eta lantzea da batzorde berri honen helburu nagusia. Proiektua, aldiz, maizago biltzeko xedearekin jaio da. Izan ere, sailburuak azaldu duenez, asko dira Euskadiko erakundeei eragiten dieten kultura gaiak. “Kulturaren kudeaketa herri honetan hiru mailatan banatuta dago, eta horrek koordinazioa eta lankidetza eskatzen digu. Kulturaren HAKOBA koordinazioa ahalik eta hobekien kudeatzeko tresna eraginkorra izan daiteke”, azaldu du Zupiria sailburuak.

Gaurko saioan Kultura Auzolaneanetik zetozen gai batzuk jorratu dira eta etorkizunean pisuzkoak izango diren beste kontuak ere landu dira. Beraz, lehengo legealditik zetorren fasea itxi da, etapa berri bati ekiteko. Besteak beste, emakumeen ikusgaitasuna ikusizko arteetan eta ikus-entzunezkoan jorratzen duen txostena eta sormen lantegien mapa azaldu dira gaurko bileran (biak ala biak Irekiaren kontsulta daitezke)

Emakumeen presentzia ikusizko arteetan eta ikus-entzunezkoetan.

Sorguneen mapa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak