Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren balorazioa EPPKko presoen kolektiboaren erabakiaren aurrean

2017.eko uztailak 01

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernandez prentsaurrekoan agertu da gaur goizean Lehendakaritzan.

Banakako bide legalak onartzearen inguruan edukitako eztabaidaren ostean, EPPKko presoen kolektiboak egindako bozketaren emaitzaren eta hartutako erabakiaren iragarpenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak bere balorazioan lau mezu nagusi azpimarratu nahi ditu:

Urrats positiboa. Dauden banakako bide legalak onartzearen alde hartutako erabakia norabide onean emandako urrats esanguratsua da. Positiboa da presoek hamarkada hauetan beren espetxe-egoera hobetzeko aukera legalei heldu ezin izatea bezalako ohiz kanpoko egoera bat zuzentzen duelako.

Testuinguru berria. Lehendakariak duela aste batzuk presoei bidalitako gutunean azpimarratzen zuen “espetxe politikaren aldaketak aldeko testuingurua sortzea eskatzen duela” eta testuinguru berri honek “preso dauden pertsonen eta bere ingurune politikoaren ekarpena” ere behar duela. EPPKko kolektiboaren erabaki honek aurrera egiten du espetxe politikaren aldaketarako aldeko testuinguru hori sortzen baita Espainiako Gobernuaren aldetik ere.

Hitzetatik ekintzetara. Orain beharrezkoa da hitzetatik ekintzetara pasatzea. Bozketa hau urratsak ematea eskatzen duten ekintza zehatzetan gauzatu behar da. Berriz urtetan atzeratuko ez diren eta bide legalen errealitateari aurre egingo dioten urratsak. Esanguratsua da, ikuspegi legaletik, familiaren ingurutik gertu dauden espetxeetara presoen hurbiltzeak ez duelako aurretiko baldintzarik betetzea eskatzen. Hala ere, gradu-aldaketarako eta gizarteratzeko bide legalek eta banakakoek eragindako minaren errekonozimendu kritikoa egitea eskatzen dute. Bidea ez da amaitzen erabaki honekin, erabaki honetatik aurrera hasten da.

Espetxe-politika aldatzea. ETAren indarkeriaren behin betiko etetearen ondoren, hau sei urteren ostean berretsi ondoren, eta apirilaren 8ko legezko, behin betiko eta ordainik gabeko armagabetzearen ondoren, presoen kolektiboaren erabaki honek baldintzen funtsezko aldaketa berresten du. Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak deritzo atzeraezina dela Espainiako Gobernuak espetxe-politikaren aldaketari buruzko gogoeta partekatzea Eusko Jaurlaritzarekin, Eusko Legebiltzarrak joan den ostegunean adierazi zuen bezala. Lehen urrats gisa, familiaren ingurutik gertu dauden espetxeetara hurbiltzea eta larritasun humanitario handieneko problematikei lehentasuna ematea aurreikusi behar duen aldaketa bat.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak