Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak «Best in Class» saria jaso du pazienteei ematen dien arretaren bikaintasunagatik

2017.eko ekainak 30

 

 

Araba ESIri, minaren kategorian, Bilbo-Basurtuko ESIri, Esklerosi anizkoitzaren eremuan eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari, Pediatriako kategorian, BiC sariak eman dizkiete

 

Gainera, Osakidetzari e-osasuneko Proiektu Onenen Ohorezko Aipamena egin diote «Osakidetzaren Diagnostiko Biologikoaren Sarea» proiektuagatik 

 

 

Estatuko «Best in Class 2016» sariak irabazi dituzten Osakidetzako zerbitzuek sariak egiaztatzen dituzten plakak jaso dituzte gaur, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean izan den ekitaldi batean. Kategoriaren arabera, «Best in Class» sariek bigarren urtez nabarmendu dituzte Bilbo-Basurtuko ESI, Esklerosi anizkoitzaren Unitateagatik, eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Pediatriako Zerbitzu onenagatik; bestalde, Araba ESIk lehen aldiz jaso du saria bere Minaren Unitatea dela eta. Gainera, aitortza horiei Osakidetzak lortutako e-osasuneko Proiektu Onenen Ohorezko Aipamena gehitu behar zaio, bere «Osakidetzaren Diagnostiko Biologikoaren Sarea» proiektuagatik.

 

Mª Jesús Mugika Osakidetzako zuzendari nagusiak sarien banaketan parte hartu du eta pozik agertu da lortutako sariekin; halaber esan du «egindako lana aitortzeaz gain, bultzada bat direla kudeaketan eta pertsonentzako arretan Osakidetza lantzen ari den bikaintasunaren lerroan aurrera jarraitzeko, euskal gizarteak gure osasun-sisteman konfiantza izaten jarraitzea baitakar horrek.»

 

Orain banatutako sariak joan den urtearen amaieran jakinarazi ziren eta «Beste behin, Euskal Autonomia Erkidego osoa egon da presente estatu-mailan beren kudeaketan eta asistentzia-kalitatean duten bikaintasunagatik erakunde sanitario onenei egindako aitortza honetan», adierazi du Fátima Ansotegi Osasun Saileko Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeak.

 

Horren froga da, gaur banatutako aitortzez gain, Osakidetzako zenbait zentro finalista izan direla beste 8 kategoriatan.

 

«Best in Class» sariak Contenidos e Información de Salud argitaletxearen Gaceta Médica argitalpenak eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Osasun Berrikuntza eta Kudeaketako Katedrak sustatzen dituzte elkarlanean.

 

PAKI indizean (Pazientearen Asistentziako Kalitatearen Indizea) puntuazio onena lortzen duten lehen mailako arretako zentro, ospitale eta zerbitzu eta unitateei ematen zaizkie, aurkeztutako erakundeen artean. Aurtengo edizioan, 871 zerbitzu eta 64 ospitale baino gehiago aurkeztu dira.

 

PAKI indizeak, besteak beste, honako arlo hauetan lortutako emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak hartzen ditu kontuan: arreta-zerbitzuak, irisgarritasuna, zerbitzu-zorroa, bezeroen gogobetetzea, interesdunei emandako informazioa eta lortutako aitortzak.

 

 

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, 2017ko ekainaren 30ean

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fencinar1
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetzak #BestInClass saria jaso du pazienteei ematen dien arretaren #bikaintasuna-gatik ➡ https://t.co/s0gNisb0YN h…

  • @jeslarra
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetza recibe el premio #BestInClass a su #excelencia en la atención a sus pacientes ➡ https://t.co/T6G3YiE517 http…

  • @jeslarra
    2017.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetzak #BestInClass saria jaso du pazienteei ematen dien arretaren #bikaintasuna-gatik ➡ https://t.co/s0gNisb0YN h…

  • @MireiaElkoro
    2017.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetza recibe el premio #BestInClass a su #excelencia en la atención a sus pacientes ➡ https://t.co/T6G3YiE517 http…

  • @belenSolSan
    2017.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetza recibe el premio #BestInClass a su #excelencia en la atención a sus pacientes ➡ https://t.co/T6G3YiE517 http…

  • @inmaizcoa
    2017.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetzak #BestInClass saria jaso du pazienteei ematen dien arretaren #bikaintasuna-gatik ➡ https://t.co/s0gNisb0YN h…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak