Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

ETSk gaueko mantentze-lanak egingo ditu Bilboko tranbiaren trazatuan

2017.eko ekainak 30

Euskal Trenbide Sareak, euskal trenbide kudeatzaileak, Bilboko tranbiaren trazatuaren mantentze-lanei ekingo die uztaileko lehenengo astean. Lan horiek, unitateek igarotzean sortzen dituzten dardarak eta zaratak murriztera daude zuzenduta. Hori dela eta, bi helburu lortzen dira: alde batetik, erabiltzaileen erosotasuna hobetzea, eta bestetik, herritarrei eragindako eragozpenak murriztea.

Harriz lantzea edo amolatua, lan horrek izen tekniko hori hartzen baitu, trenbideetara egokituta dagoen kamioiak eramandako makina batek egiten du. Kamioiak, makina eramateaz gain, makinari energia ere ematen dio. Lanak gauez egin behar dira, ezinezkoa baita lan horiek tranbia ustiatzen ari den ordutegian egitea.

Lan horiek egiten dituen bitartean makinak daraman abiadura oso txikia da, 2 eta 6 km/h artekoa, eta, gainera, puntu batzuetatik behin baino gehiagotan igaro behar da (atzerantz eta aurrerantz), errailak hasierako estetika bera har dezan.

Horrela, lanak uztailaren 2ko, igandeko, gauean hasiko dira, eta uztailaren 7ko, ostiraleko, gauera arte luzatuko dira. Guztira, sei gauez egingo da lan, 23:30etik 05:30era, gehienez ere, lana egiteko gunearen arabera, izan ere, tranbiaren lehenengo zirkulazioa hasi aurretik makinak Pio Barojako maniobra gunera eraman behar baitira.

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jescoin
    2017.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: ETS acometerá trabajos nocturnos de mantenimiento en la traza tranviaria de Bilbao https://t.co/8dNS6MXaSn https://t.co/OG4Gjn

  • @deiEJGV
    2017.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    ETSk gaueko mantentze-lanak egingo ditu Bilboko tranbiaren trazatuan https://t.co/TNHuFu65dQ https://t.co/ulzWeF9wil

  • @deiEJGV
    2017.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    ETS acometerá trabajos nocturnos de mantenimiento en la traza tranviaria de Bilbao https://t.co/8dNS6MXaSn https://t.co/OG4GjnmtVy

Komunikabideek behera kargatzeko