Eu

Sainz Lanchares:“gure politika sozialek eta demografikoek gizartearen zahartzeari eta jaiotza-tasa sustatzeko beharrari aurre egiten diete”

2017.eko ekainak 29

 

 

  • Eusko Jaurlaritzako Familia eta Aniztasuneko zuzendariaren hitzak Kantabriako Unibertsitateko jardunaldi batean
  • Euskal kudeaketa, gainerako administrazio autonomikoek aitortuta
  • “Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako arreta eta familia eta haurrentzako laguntza Euskadiko gizarte-politiken funtsezko bi oinarri dira”.

 

Santander, 17 06 29

Ernesto Sainz-Lanchares Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Aniztasuneko zuzendariak, gaur goizean, Kantabriako Unibertsitatean, “Jaiotza-tasa baxua, zahartzea eta ongizate-egoera” jardunaldian, esan du “Euskadik, Europako gizartearen gainerako zati batek bezala, gizartearen pixkanakako zahartzeari eta jaiotza-tasa sustatzeko beharrari aurre egingo dieten politika soziala eta demografikoa garatzeko erronka duela”.

 

Sainz Lancharesek azaldu du Euskadiko politika demografikoen kudeaketa, familia eta haurtzaroari dagokienez, eta esan du “adinekoei emandako arreta, batik bat mendekotasun-egoeran bizi diren nagusiei, eta familia eta haurrei laguntza emateko politikak funtsezko bi oinarri direla Euskadiko gizarte-politiketarako”.

 “Jaiotza-tasa baxuak eta pertsonak beren familia-proiektuari ekin ahal izatea eta nahi duten seme-alaba kopurua izatea zailtzen duten oztopoak Europa aurreratu osoan daude”, esan du Sainz Lancharesek, “seme-alabak dituzten familientzako zailtasun ekonomiko handiagoekin batera, belaunaldien artean desberdintasunen transmisioa apurtzeko. Baina badago hobekuntza-marjina seme-alabak dituzten familientzako laguntza-politiketan”.

 Programak

Eusko Jaurlaritzako Familia zuzendariak Santanderreko udako ikastaroetara bertaratu direnei azaldu die “diru-sarrerak bermatzeko errenta eta Euskadin aplikatutako beste politika aktibo batzuen inpaktuak -DSBEaz aparte, Haurreskolak Partzuergoa, seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoen programak, familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntza-programak, familia-bitartekaritzakoak, kontziliazio arduratsukoak eta gurasotasun positibokoa, esaterako- oro har euskal familiek egoera hobea izaten laguntzen duela, baina oraindik badaudela zenbait egiteko betetzeko”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak