Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Vicente Ferrer Fundazioa hartu du

2009.eko azaroak 09

 Gaur goizean Patxi López lehendakaria eta Lan eta Gizarte Gaietarako Sailburua, Gemma Zabaleta, Vicente Ferrer Fundazioko kideekin bildu dira Lehendakaritzan. Fundazioaren aldetik, Moncho Ferrer presidentea, Vicente Folgado Fundazioko Espainiako presidentea eta Irune Pascual Euskadiko ordezkaria etorri dira.

Fundazioko kideek lehendakariari zuzenean azaldu nahi izan diote Anantapur-en, Indiaren hegoaldean, 17 landa elkartetan garatzen ari diren proiektua; proiektu hori toki laborantzaren aniztasuna finkatzean eta tantakako ureztatze sistemak ezarriz laborantza horren kudeaketa hidrikoaren hobekuntzan oinarritzen da.

Eusko Jaurlaritzatik dirua jaso duen proiektu hau Vicente Ferrer Fundazioaren programa estrategiko baten barruan dago, eta proiektuan lankidetza eragile eta agentzia desberdinak hartzen dute parte, eta ekintzak zeharkako ikuspegi batetik garatzen dituzte oinarrizko beharrak betetzeko alorretan eragiteko: osasunean, hezkuntzan, elikaduran, eta abarretan. Eusko Jaurlaritzako lankidetza politikaren laguntza printzipioarekin bat etorriz, proiektua onuradun familiekin batera burutzen da, eta familia horiek beharrezko prestakuntza jaso ondoren laborantzaren ardura hartzen dute. Ondorioz laborantza aniztasuna espero da eta kudeaketa hidrikoaren hobekuntza 1.559,04 akretan.

Bisitaldi honekin Vicente Ferrer Fundazioak lehendakariari hil berria den Vicente Ferrerrek 40 urtetan zehar egin duen lanaren filosofiaren berri eman nahi izan dio. Elkartasuna eta gehien behar dutenei laguntzea da filosofia horren oinarria.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)