Eu

Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du Renove Makineria Industriala Programa 9 milioi euroko zuzkidurarekin

2017.eko ekainak 29

-        Azken hiru urteotan 891 euskal enpresak jaso dituzte programako laguntzak eta eragindako inbertsioa 320 milioi eurotik gorakoa izan da

-        Produktibitatea eta pertsonen segurtasuna hobetzea du helburu Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatu eta SPRI Taldeak kudeatutako programa horrek

 

Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du Renove Makineria Industriala Programa, hots, euskal industriaren produktibitatea, segurtasuna eta lehiakortasuna hobetzeko apustua. Programak 9 milioi euroko zuzkidura du 2017rako, aurreko edizioetan baino milioi bat gehiago.Laguntza eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da www.spri.eus web orrian ekainaren 30etik aurrera (ostirala) eta urriaren 31n itxiko da edo lehenago aurrekontua agortzen bada.

2014an martxan jarri zenetik 891 euskal enpresak (2014an 420, 2015ean 271 eta 2016an 200) jaso dituzte programa horren diru-laguntzak eta eragindako inbertsioa 320,83 milioi eurokoa izan da hiru ekitaldi horietan (2014an 107,7 milioi, 2015ean 82,9 milioi eta 2016an 130,23 milioi).

 

Programa hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatzen du eta SPRI Taldeak kudeatzen du. Sektorearekin batera diseinatu eta baloratutako programa bat da, eta helburutzat dauka enpresetako aktiboen zati bat berritzea eta makinak puntuan jartzea ikuspegi guztietatik, betiere produktibitatea hobetuz eta pertsonen segurtasuna zainduz. Programa beraizik zuzendurik dago makinak berritzeko premia duten ETEei, programa honen bidez berritze eta modernizazio prozesuei ekin diezaieten.

Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da ekainaren 30etik (ostirala), eta urriaren 31n itxiko da, edo lehenago aurrekontua agortzen bada, euskal enpresa askok eskatzen dituztelako horrelako laguntzak.

Produktibitatea eta segurtasuna hobetzeko makina berriak

Renove Programa honen helburu nagusia da euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea, eta horretarako, industria arloko enpresen produkzio-ekipamenduak modernizatuko dira eta lan arloko segurtasun- eta osasun-arauetara egokituko dira, makina berriak erosiz, enpresen produktibitatea hobetzen laguntzeko.

Osalanek, erakunde laguntzaile den aldetik, lan esparruko segurtasun- eta osasun-agiriak eta dagokion dokumentazio teknikoa aztertuko ditu, eta horrez gain, makinak ikuskatuko ditu. Gero, txosten bat igorriko dio SPRIri, eta bertan, ikuskapena egiaztatzeaz gain, haren segurtasun-baldintzak betetzen diren ala ez adieraziko da.

70.000 eurorainoko diru-laguntza makina bakoitzeko

Makina berriak 70.000 euro balio behar du gutxienez (BEZa kontuan hartu gabe). Erosketa-kontzeptuan egiaztatutako gastuaren %15eko diru-laguntza emango da; gehienez ere 70.000 euro emango dira erositako makina bakoitzeko, eta 100.000 euro enpresa bakoitzeko (diru-laguntza erosketa bat baino gehiagorentzat den kasuetan).

Diru-laguntza jaso dezaketen makina motak

Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen makinak: produktuak eta materialak ontziratzeko eta paketatzeko, osagarriak muntatzeko, lehengaiak eta erdilandutako produktuak eraldatzeko, metrologiarako, eta enpresa eskatzailearen ustiapen ekonomikoko produkzio-prozesuetan erabilera automatikoa egiteko erabiltzen diren makina berriak.

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/d51h5RSdnw

  • @Zesnaola
    2017.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/d51h5RSdnw

  • @Nuriaonline
    2017.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/d51h5RSdnw

  • @FJGZurita
    2017.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/d51h5RSdnw

  • @ritoau
    2017.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/d51h5RSdnw

  • @fpbidasoa
    2017.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/d51h5RSdnw

  • @aarranzcad
    2017.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/d51h5RSdnw

  • @pereros131
    2017.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/d51h5RSdnw

  • @FPeuskadi
    2017.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/d51h5RSdnw

  • @LuisSaratxaga
    2017.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/0v9oLZWiHe

  • @gananzia
    2017.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros https://t.co/TsO4agMMGS

  • @MMarinBxl
    2017.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros ➡ https://t.co/0vcpIw2D6e

  • @BICAraba
    2017.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno vasco abre de nuevo el Programa Renove Máquina Industrial, dotado con 9 millones de euros ➡ https://t.co/0vcpIw2D6e

Komunikabideek behera kargatzeko