Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak “ Euskadiko Mendi-Ibiliak” produktu turistikoa aurkeztu du Bartzelonan

2010.eko azaroak 19

Euskadin 21 ibilbide eta 420 km baino gehiagoko bidezidorrak daude, beraz, kirol hori gustuko dutenentzat ezinbesteko turismogunea da. 

www.senderismoeuskadi.net webgunea sortu dute, eta mapak eta ibilbideak deskarga daitezke bertatik.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Pilar Zorrillak, gaur goizean aurkeztu du, Edurne Pasaban alpinistaren laguntzarekin, Euskadiko mendi-ibiliak produktu turistikoa Bartzelonako Trek & Walk Txangozaletasunaren Erakusketan.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko helburuetako bat natura-turismoa sustatzea da; horretarako produktu turistiko berriak sortuta, eta horien bidez, Euskadiko landa-inguruneen garapen iraunkorra ahalbidetuz eta babestuz.

Euskadiko ibilbide-sareari esker seinaleztatutako hainbat bidezidor daude; horiei esker, txangozalea gure lurraldean barnera daiteke eta bertako paisaia-aniztasuna eta herentzia kultural baliotsuaz goza dezake. 

Euskadin 420 kilometro baino gehiagoko bidezidorrak ditugu 21 ibilbidetan banatuta; horietatik 2 ibilbide luze gisa sailkatuta daude eta hainbat etapa dituzte. Ibilbideak eta etapak kontuan hartuta, Euskadiko mendi-ibiliak produktuak zailtasun baxuko 9 ibilbide, zailtasun ertaineko 21 ibilbide eta zailtasun altuko 2 ibilbide ditu. Era berean, Euskadiko hiru probintzietan banatutako 18 informaziogune daude, eta horietan, txangozaletasunari buruzko informazioaz gain, informazio turistiko orokorra ere ematen dute (planak, gastronomia, jarduerak eta abar).

Bidaiak antolatzean txangozaleek topa dezaketen tresna erabilgarrienetako bat www.senderismoeuskadi.net webgunea izango da, Euskadi oinez ezagutu nahi duten zaletu guztientzako topagunea.                                                   

Euskadiko mendi-ibiliak txangozaleekin zuzenean lotzeko oinarrizko tresna izango da. 

Webguneak zerbitzu hauek eskaintzen ditu, besteak beste: mapak doan deskargatzea, ibilbideen fitxak eta GPSerako track-ak. Wikiloc-en ibilbideen mapa interaktiboak topa ditzakezu, Google Earth-ekin 3D-tan ikusi, eta gainera, bidaia, ostatua, jatetxeak eta abar antolatzeko intereseko informazioa ere jaso dezakezu.

Gaurtik, ostiraletik, azaroaren 21era, igandera, arte, Bartzelonako "Trek & Walk" Txangozaletasunaren Erakusketara hurbilduko diren guztiek aurrez aurre ikusi ahal izango dute Euskadik kirol horretako zaletuei zer eskaintzen dien.

Bilbao, 2010eko azaroak 19

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                                

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuordea Pilar Zorrillak ,Isabel Muela (Turismoko Zuzendaria) eta Ana Izaguirre (Basquetoureko Zuzendaria)