Berriak Lehendakaritza
Eu

Indarkeria jasaten duten emakumeen arretarako erakundeen arteko II Akordioaren jarraipen batzordea bildu da gaur

2017.eko ekainak 28

Gaur goizean EAEn Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobea egiteko Erakundeen arteko II Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da Emakunderen lehendakaritzapean. Akordio honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa da, horrela, emakume horiei babes eta arreta osoa bermatzeko arlo ezberdinetan: osasun arloan, polizialean, judizialean eta gizarte arloan.

Jorratu dituzten gaien artean, genero-indarkeriaren biktima diren seme-alaben giza eskubideak babesteko ikuspegiari eta jarduketa-lerroak, Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionalentzako prestakuntza, dibertsitate funtzionala duten eta indarkeriaren biktima diren emakumeen esku-hartzea eta Berdintasunerako VII. Planaren zirriborroaren azterketa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak