Eu

Artolazabalek Lanbidek Ondarroan dituen bulego berriak bisitatu ditu

2017.eko ekainak 28

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Lanbidek Ondarroan dituen bulego berriak bisitatu ditu; lehengo bulegoak itxita egon dira urtebete baino gehiago, Kamiñaldeko mendi-hegalean luiziak izan zirelako, eta atzo ireki zituzten ateak berriz ere.

Ondarroako San Ignazio kaleko 40 zenbakian Lanbidek duen bulegoa urtebete baino gehiago egon da itxita, Kamiñaldeko mendi-hegalaren luiziarengatik. Berriz ere dago martxan bulegoa atzotik, Eusko Jaurlaritzako organismo publikoak Ondarroan eta eskualdean ematen dituen zerbitzuak berriro abian jartzeko garbiketa-lanak eta konexio telematikoak berriro ezartzeko lanak amaitu ondoren.

Pasa den astelehenean, tresnak eta langileak mugitu ziren San Ignazio kaleko lokal berrietara. Hori dela eta, Erribera kaleko 9 zenbakian dagoen behin-behineko bulegoa itxita egon da, egun osoan zehar. Lanbidek San Ignazio kalean duen bulegoak, udan, honako ordutegi hau izango du jendeari arreta emateko: 08:30etik 13:30era.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    La sailburu Beatriz Artolazabal visita las nuevas oficinas de @lanbideejgv en Ondarroa ➡ https://t.co/AD9BnFlmiJ https://t.co/Q47pRtY90U

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Borja Belandia