Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak saria jaso du Madrilen, ibilbide, antolaketa berritzaile eta zerbitzuen kalitateagatik

2017.eko ekainak 28

  

Bamberg Fundazioaren sariek Erakundeek eta Osasun zerbitzu publikoek bikaintasuna bilatzea saritzen dute.

 

 

Osakidetzak Bamberg Fundazioaren XIII. urteurrenean bikaintasuna bilatzea nabarmentzen duen saria jaso zuen atzo, zerbitzu publiko eta unibertsal gisa 34 urte hauetan izan duen ibilbideagatik, kudeaketan antolaketa berritzaileko zerbitzua izateagatik eta zerbitzuen kalitateagatik, erreferente baita beste Osasun Zerbitzuentzat.

 

Saria Jon Darpón Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, Mª Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiarekin batera jaso zuen. Sariak Euskal osasun-zerbitzuak bere ibilbide luzean egin duen lana aintzat hartu du, atzo arratsaldean Madrilgo Ateneoan ospatutako ekitaldian. 

 

Sailburuak saria Osakidetzan lan egiten duten profesional guztiei eskaini zien, baita kudeatzaileei ere, adierazi zuenez, “denok batera arrakasta lortzeko faktore nagusia baitira”.

 

Ekitaldian, osasunaren alorreko ordezkariak bildu ziren, beste erakunde publiko zein pribatuetakoak. Jon Darpón sailburuak azpimarratu zuenez, “urteetan zehar eta gobernu ezberdinak izanik, epe motz eta ertainera kudeatu eta planifikatutako zerbitzu bat eraikiz joan gara: koherentziaz; pazienteen, profesionalen eta gobernuaren interesak eta beharrak orekatuz; zibuka-zaboka ibili gabe, alegia, norabideari eutsiz, gobernu eta kudeaketa aldaketen gainetik.

 

Osasun sailburuak, amaitzeko, Bamberg Fundazioari eskerrak eman zizkion “egindako lana berresteagatik, eta kudeaketan eta pertsonei harrera ematen bikaintasunaren ildotik jarraitzera animatzeagatik”.

 

Bere aldetik, Ignacio Para Bamberg Fundazioko presidenteak nabarmendu zuenez, “Osakidetzak sari hau merezi du, beste Autonomia Erkidegoetako osasun-sistema eta zerbitzuentzat erreferente baita antolaketa eta kalitateari dagokienez”.

 

Atzo jasotako sariak, aurretik jasotakoekin batera, Osakidetzaren lanaren aitorpena da kudeaketa eta arretaren bikaintasunari dagokionez, baita Osasun Erakunde Integratuek egiten dituzten proiektu eta programei dagokienez ere.

 

           

Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 28an

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @joseba_urrutia
    2017.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Osakidetza, premiada en Madrid por su trayectoria, su organización innovadora y la calidad de sus servicios https://t.co/mBj6lvq31B

  • @lurubeta
    2017.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza, premiada en Madrid por su trayectoria, su organización innovadora y la calidad de sus servicios https://t.co/rTeBTxyTMW

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak