Eu

Erakunde sindikalei 1,1 milioi euroko laguntzak (Gobernu Bilera 2017-06-27)

2017.eko ekainak 27

Lan eta Juztizia sailburuak, gaur egindako Gobernu Kontseiluaren bileran, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten erakunde sindikalei laguntzak emateko Aginduaren onarpenaren berri eman du.

1,1 milioi euroko laguntzen helburua da jarduera sindikalaren ohiko gastuak finantzatzea eta 2017an sindikatu horien bulego eta zerbitzuen funtzionamendu-premiak estaltzea.

Laguntza horiek modu proportzionalean banatuko dira eskatzen duten erakunde sindikalen artean, haiek 2016ko abenduaren 31ko hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren arabera.

Diru-laguntzen finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako aurrekontu-kredituaren kontura egingo da. Horren zenbateko banakatua 880.000 eurokoa da ordainketa-kreditu gisa eta 220.000 eurokoa 2018rako konpromiso-kreditu gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko