Eu

Eusko Jaurlaritzak zinemagintzarako diru-laguntza berriak onartu ditu (Gobernu Bilera 2017-06-27)

2017.eko ekainak 27

Ekoizpen fasera bideratutako diru-laguntzetako lau ataletan igoko da diru kopurua: luzemetraiak, animazioa, dokumentalak eta laburmetraiak 

Eusko Jaurlaritzak zinemagintzara bideratutako diru-laguntza berrien lehen kontu-saila onartu du gaurko Gobernu Batzordean. Berriki Donostiako Tabakaleran izandako bilera publiko batean iragarri bezala, Eusko Jaurlaritzak 2.660.000 euro banatuko ditu aurten diru-laguntzetan, iaz baino 718.600 euro gehiago (%35 gehiago). Diru-laguntza hauek hainbat berritasun dakartzate eta proiektuen garapen faseak garrantzi nabarmenagoa hartuko du. Gobernu Batzordetik gaur pasatu den deialdi zehatza ekoizpen faseari heltzen diona da. 

Ekoizpen fase honi dagokienez, lau ataletan igoko da bideratutako diru kopurua: luzemetraiak (1.360.000 euro; iaz baino 360.000 euro gehiago), animazioa (500.000 euro; 100.000 gehiago), dokumentalak (240.000 euro; 60.000 euro gehiago) eta laburmetraiak (160.000 euro; 40.000 euro gehiago). Luzemetraiei zuzendutako deialdian izango da berritasun nagusia; izan ere, aurrekontu txikiko filmak egiteko berezko azpiatala sortuko da (800.000 euroko aurrekontua baino gutxiago duten filmak). Lerro honen bidez, 500.000 euro bideratuko dira horrelako proiektuetara.

Hala ere, diru-laguntzen eredu berri honen berritasun nagusiak garapen faseari dagozkio. Aurten 300.000 euro bideratuko dira fase honetara, iragan ekainaren 7an iragarri bezala. Eredu berriari esker, fase honetan gidoia ere aintzat hartuko da. Ekoizlearen eta gidoilariaren arteko elkarlana sustatu nahi du egitura berriak, eta proiektu bakoitzari fase honetan ematen zaion diru-laguntzaren %45a gidoia lantzera zuzendu beharko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko