Eu

Eusko Jaurlaritzak 1.650.000 euro onartu ditu Lanhitz programaren bitartez euskara planak diruz laguntzeko enpresa pribatuetan (Gobernu Bilera 2017-06-27)

2017.eko ekainak 27

Guztira, 2004. urtetik 441 entitate ezberdinek jaso dituzte diru-laguntza hauek 

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 1.650.000 euro onartu ditu Euskadiko enpresei diru-laguntzak emateko euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko beren lantokietan Lanhitz programaren bitartez. Lerro honen bitartez, enpresek laguntza izango dute beren euskara planak diseinatzeko edota garatzeko. Guztira, 2004tik 441 entitate ezberdinek jaso dute diru-laguntza lantokietako euskararen erabilera-planak garatzeko. 

Finantzazio-lerro hau eremu sozio-ekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko diru-baliabidea da. Zehazkiago, euskara-planak modu sistematizatuan diseinatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen laguntzeko eratu zen Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) ezarritako helburuak eta jarduerak enpresa pribatuetan gauzatu ahal izateko berariazko diru-laguntza izan nahi du. 

Iaz, Lanhitz programaren diru-laguntzak jaso zituzten enpresak 166 izan ziren; 105, 50 langiletik gorakoak; 47; 10 eta 50 langile bitartekoak; eta 19, hamar langiletik beherakoak. Lurraldeka, 99 enpresa gipuzkoarrak izan ziren, 62 bizkaitarrak eta 10 arabarrak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko