Berriak Hezkuntza

200.000 € euskarazko ikasmaterial digitaletarako (Gobernu Bilera 2017-06-27)

2017-06-27

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko egunez agindu bat onartu du, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA 2.0).

Agindu honen xedea honako hau da: euskarazko ikasmaterial digitalak, oinarrizkoak zein osagarriak, prestatu edo egokitzeko eta hezkuntza-komunitatearen eskura jartzeko diru-laguntzak, 200.000 euro, arautzea eta horietarako dei egitea. 

Unibertsitate aurreko irakasmailetarako ikasmaterialak hartzen ditu deialdi honek kontuan. Helburu nagusia arlo horretan irakaskuntzan egon litekeen hutsunea betetzea da eta ikasle zein irakasleei beren jardunerako ikasmaterialak eskaintzeko bideak jartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko