Berriak Hezkuntza
Eu

26 milioi euro 2017-2018 ikasturteko unibertsitate-beketarako (Gobernu Bilera 2017-06-27)

2017.eko ekainak 27

2016-2017 ikasturtean 11.548 euskal ikasle izan dira unibertsitate-beken onuradun 

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran onartu du 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako deia egiten duen agindua. Deialdi honetan, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aitortzeko eta saritzeko bikaintasun akademikoko bekak ere jasotzen dira. Orotara, Hezkuntza Sailak 26 milioi euro bideratzen ditu unibertsitate-beketarako. 

1.- 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak: 25, 78 milioi euro 

Beken deialdi hau, 25.780.000 euroko diru-kopuruarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza duten ikasleentzat da, 2017-2018 ikasturtean Autonomia Erkidego honetan edo Estatuaren gainontzeko tokietan kokatuta dagoen edozein tokitan ondorengo ikasketak egin behar badituzte: 

  • Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak
  • Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak
  • 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak
  • Goi-mailako arte-ikasketak. 

Datorren ikasturterako berritasun esanguratsuenen artean, aipatzekoa da deialdi berri honetan matrikula osagaia Euskaditik kanpora unibertsitatez betseko goi-mailako ikasketak burutzen ari diren ikasleei ere ordainduko zaiela. Bestalde, beka eskuratzeko eskatzen den aurreko urteko errendimendu akademikoari dagokionez, aldaketa egin da masterra ikasi nahi duten ikasleentzako batez besteko sarrera-notan. Zehazki, puntu erdi jaitsi da batez besteko nota, 6,5etik 6ra, lanbide arautu batean aritzeko gaitzen duten edo lanbide horretan aritzeko bete beharreko baldintza diren masterretako lehen kurtsoko ikasleentzat. Gainerako masterretan batez besteko nota 6,5 izango da gutxienik.

2016-2017 ikasturte honetan, 11.548 euskal ikaslek eskuratu dute unibertsitateko beka orokorra, bere osagaietakoren batean edo zenbaitetan, hala nola:  matrikula osagaia, material didaktikoa, hiriarteko joan-etorriak, probetxu akademikoa, egoitza, edo ezohiko osagaia. 

2.- Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak, baldin eta 2017-2018 ikasturtean unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte: 100.000 euroko diru-kopurua 

3.- Bikaintasun akademikoko bekak: 120.000 euroko diru-kopurua. 

Bikaintasun akademikoko bekak etekin akademiko handia duten ikasleei zuzenduta daude. Ikasleek Euskadiko edo Estatuko unibertsitateetan matrikulatuta egon behar dute, gradu-ikasketak egiteko. Beka hauen helburua da, unibertsitateko ikasleen ikasketetan eta ikerketa-zereginetan bikaintasuna sustatzea, ikasle horien etekin akademikoa sarituz.

Eskaerak aurkezteko epea, uztailaren 1ean irekiko da:

-Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin badituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2017ko urriaren 2an bukatuko da.

-Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikastegietan egiten baldin badituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2017ko urriaren 16an bukatuko da.

-Beste unibertsitate batean nazio edo nazioarte mailako  programa batean parte hartzen bada, eskaerak aurkezteko epea jatorrizko unibertsitateari dagokiona izango da.

-Ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo gainerako Estatuan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost asteguneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2017ko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartu inola ere.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco destina 26 millones de euros para becas universitarias ➡ https://t.co/lGBucyXZqN https://t.co/88gnUpHr09

  • @cortagerardo
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco destina 26 millones de euros para becas universitarias ➡ https://t.co/lGBucyXZqN https://t.co/88gnUpHr09

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euro bideratu ditu unibertsitate-beketarako ➡ https://t.co/UukV3KRG7N https://t.co/FrtzGSYRt8

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina 26 millones de euros para becas universitarias ➡ https://t.co/lGBucyXZqN https://t.co/88gnUpHr09

Komunikabideek behera kargatzeko