Eu

Gobernuak 3,6 milioi banatu ditu udalen artean, gizarte-larrialdietarako laguntzen konpentsazio gisa, toki erakundeen legeak ezarri bezala (Gobernu Bilera 2017-06-27)

2017.eko ekainak 27

Gobernu Kontseiluak, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, 2016 ekitaldiko gizarte-larrialdietako laguntzen konpentsazioa banatzea erabaki du, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen zortzigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz. 3.630.325,44 euroko kopurua onetsi da, beraz, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen zortzigarren xedapen iragankorrean ezarritako legezko betebeharra betetzeko. 

2017rako, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak partida bat aurreikusten du lau milioi euroko konpentsazio honetarako; Gobernuak kreditu hori egokitzat eta nahikotzat jotzen du, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean ezarritako konpentsazioa betetzeko. 

Konpentsazio hori jasoko duten udalerriak dira 2016an hasiera batean autonomia-erkidegoko administrazio nagusiak eginiko gizarte-larrialdietako laguntzengatiko esleipenak baliabiderik gehienekin bete zituztenak eta ehunekoak gaindituz egin dutenak (hasierako esleipenetik gainditutako kopuruaren herena edo erdia, biztanle-kopuruaren arabera). 

Udalerri bakoitzak gizarte-larrialdietako laguntzengatiko konpentsazioen ondorioz jaso behar duen amaierako zenbatekoa dela eta, zortzigarren xedapen iragankorrak ezartzen du zein izan behar duen Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu behar duen betebehar ekonomikoa (udalerriko biztanle-kopuruaren arabera), kontuan hartuta, edonola ere, gehienez udalei eginiko hasierako esleipenaren ehuneko 30 izango dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko