Berriak Lehendakaritza
qrcode

Orkestrak antolatutako hitzaldian Euskadiren egoera lehiakorraz jardun du Lehendakariak

2017-06-28
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Enpresa txikiek eta ertainek berrikuntzan inbertitzeak duen garrantzia aitortu du Urkullu Lehendakariak etorkizunaren "giltzarria" delako

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da gaur buru Deustuko Unibertsitateko Euskal Herriko Lehiakortasunari buruzko 2017ko Biltzarrean. Bertan, azken hamar urteetako Euskadiren egoera lehiakorraren eboluzioa aztertu dute, eta etorkizuneko erronketan sakondu dute. Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak antolatua, lehiakortasunaren kulturaren “sozializazioan” erakunde hau egiten ari den ahalegina aitortu du bertan Lehendakariak, eta baita enpresekin egiten ari den lana, bereziki enpresa txikiekin eta ertainekin, hauek animatzen berrikuntzan egiten duten inbertsioa handitzera kalitateko enplegua lortzeko oinarria dela konbentzituta. “Gure etorkizunaren giltzarria da berrikuntza”, esan du. 

Lehendakariak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zuela, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak 11.000 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua egiteko konpromisoa hartu duela 2020ra arte, enpresen, unibertsitateen, eragile zientifiko-teknologikoen eta administrazioaren arteko lankidetzarako beharrezko ahaleginaren erakusgarri. Hain zuzen ere, gaur goizean bildu da Lehendakaritzan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua, lankidetza hau bateratzen duena. 

Bestalde, Urkulluk gogoratu du Europa Batasuna berriz ere aitortu duela Euskadi berrikuntza polo, eta iragarri duenez, legegintzaldi honetan 1.770 milioi euro inbertituko dira espezializazio adimentsuaren estrategiaren alde. 

Ekitaldia, Orkestrak antolatua, bat dator Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren 10. urteurrenarekin. Bertan, Lehiakortasunari buruzko Txostena 2017 aurkeztu da, Euskadiren egoeraren diagnostiko bat egin, aurreko txostenetan identifikatu izan diren erronketan arreta berezia jarri, eta datorren hamarkadan aurre egingo zaien erronketan sakontzen duena. 

Horretarako, ondokoak aztertzen dira: enpresa-estrategien sofistikazioa berrikuntzan eta internazionalizazioan, clusterren eboluzioa, energia sektore estrategiko gisa, berrikuntzaren euskal sistema, eta EAEn aplikatutako garapenerako estrategien eta politiken gobernantza- eta koordinazio-prozesuak.

Hitzaldian, Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Mari Guibertek eta Orkestrako lehendakari Ignacio María Echeberriak ere esku hartu dute. 

n. 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @PCTGipuzkoa
    2017-06-29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@orkestra-k antolatutako hitzaldian Euskadiren egoera lehiakorraz jardun du@iurkullu Lehendakariak ➡ https://t.co/xXDA5PlFOK h…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)